[Uztaritze Iraultza Garaian XXIII] 1796ko otsailaren 18ko Pesta Zibila
[Uztaritze Iraultza Garaian XXII] 1796ko otsailaren 18ko Pesta Zibila –
1796ko otsailaren 18ko Pesta Zibila (73. orrialdean)
1796ko otsailaren 18an, Pesta Zibiko bat antolatua izan zen:
«Monarkiaren suntsiketa eta Errepublikaren sortzea ospatzeko»
Ez dugu ikusten zeri dagokion data hura, Errepublika 1792ko irailaren 25an proklamatua izan zen.eta. Zer izanikan ere, pesta egina izan zen Hiribehereko plazan kantoinamendua oro hor zegoela:
«pilota partida asko egin ziren eta asko dantzatu zen denbora berean. Gazte batzu piskabat berotuek, beren atabalekin pesta barna gauan soberasko luzatu dute. Horrengatik, polizia neurri kondu, atabalei buruzko abisu tipi bat emaiten diegu baizik eta ez direla gauan erabili behar»
Nabarmen da gazte horien «zalapart»ek nahasi zutela plaza ondoan bizi zen Garateneko Garaten loa. gazteak kontent izanen ziren piskabat deskantsatzea zo debeku zorrotzeko eta miseriako urte horien guzien ondoren.
Pesta horren kari, Herriko ardurdunek zin egin zuten:
«Errepublikaren alderako zinezko atxikimendua, eta, betiereko herra Erreinuaren alderako»
Hautemanaiten dugu Ostaleriako Mathieu Duhalde ez zela ospakizunetan agertu. Aldiz parte hartzaileen erdian, Departamenduko Auzitegi Zibilaren juje eta, Baionako Delituen Auzitegiko lehendakaria bilakatu zen Pierre Dithurbide ikusi zitezkeen.
Egiazki, laster kobratua izan behar zen mailegu bortxatu hura oso nekez sartzen zen. Kantonamenduari inposatutako 5800 liberako dirutza hura ez zen 6 presunen gainean baizik ezarria. Herriko kontseiluak proposatu zuen hobeki partekatua izan dadien neurri horrek oraino hunkiak ez ziren herritarren ekarpen bati esker.
.
Oihana (74. orrialdea)
Departamenduko zapalkuntza administratiboa gero ta astunagoa zen Udaletxea kudeatzeko, batez ere harentzat irabazi iturri nausia zen oihana kudeatzeko. Udaletxeak ez zezakeen arbol mozketarik egin Direktorioaren baimen espliziturik gabe. Entseiatu zen haitzondo inausien 1mozketa eta inausiketa bera lege arauetatik eskapaaraztea, argudiatuz lan horiek administrazioko eginbide zirela ez eta aberasteko2lanak. Artetik erraiteko, hauteman arazi behar da inausiketaren praktika hori Euskal herrian eta Biarnoan kalamitate bat izan zela ,mendeetan zehar zeren eta, ez baitzen oihanaren ustiaketa sano bat epe laburreko interesei sakrifikatzea baizik. Louis de Froidoure Colbertek azterketa lanerako Lapurdira igorri zuen basozain hautemangarriak deitoratu zuen «arbolen kukuluak eta adarrak mozteko abusua»
Kapito harriren ondoan tratamendu hura nozitu duten mende askotako haitzondoak ikusten dira.
.
Intsumisoak (74. orrialdean)
1796ko otsailaren 2an, berriro Udalkontseiluak aipatzen zuen konskripzioari ihes egin zioten intsumisioen problema, zeina Iraultzaren denbora guzian egon zen soluziorik gabeko problema bat eta Autoritateen eta biztanlegoaren arteko dibortzio aukera bat. Kontseiluak baiesten zuen Gardia Nazionala ez zela on «iheslari »en bilatzeko eta lan horrentzat erreklamatzen zuen jandarmeria brigada bat. Martxoaren 13an, desertorei buruzko deialdia errepikatua izan zen Udaletxean bilduriko ahaide eta adiskide guzien artean, haiei3 gaztigu guziak kentzeko promesa emanez.
.
Kontribuzioak (75. orrialdean)
1796ko martxoaren 6ko Udal kontseiluaren bilera Sorthan, Bernard Duhalden etxean, egin zen:
«ikusita tximinearen eta suaren faltaren gatik, gure ohiko biltokia, auzitegi ohia, ez dela egokia egiten duen aroarekin»4
Mailegu bortxatua izan zen aipagai eta orduan, hasierako 6 zerga emaileak baino jende gehiago hunkitua baitzen. erreklamazioak ez ziren atertzen.
Milafrangako agenteak hauteman arazi zuen pertsona hunkituetan bazirela hilak, desagertuak, edo, pobrezia larrienean zeudenak.
Jatsuko agenteak galdatzen zuen nola kantonamenduko lau udalerrietarik tipienak 1400 libera ordaindu behar zuen, bi aldiz handiagoa zen Arbonak 1000 libera ordaindu behar zuelarik, eta oraindik handiagoa zen Bilafrangak 1100 libera. Eskaleak ere aipatu zituen zerga eman behar zutenetan.
Uztaritzeko agentea estonatu zen, nola bere pentsio militarra baizik kobratzen ez zuen eta Haraneder sorturiko Abartatchipiko premu zen bere emaztearen aldetik irabazi tipiak baizik jasotzen ez zituen Antoine Scholtusek etxalde guziaren jabe zen bere koinatu Rideauk bezainbat ordaindu behar zuen. Berdin zen André de Haitzerentzat 100 libera ordaindu behar zuena bere anaia Pierrek bezainbat, dakigularik azken honek zuela bakarrik etxaldea kudeatzen eta auzietan arruinatzen ela ere Bernard de Haitze «amerikano»aren ustezko bastarta baten kontra.5
Bestetik Uztaritzeko agentea errabiarazten zuena zen bi herritarrek ordaindu behar zuten 100 liberako zergaren urritasuna,
«… zeinentzat beren herrikideak lehertu dituzten gerlaren eta tiraniaren kalamitateak oro irabazkin aukerak bilakatu baitira»
Hemen nabarmenki miran hartzen zituen miran Munduteguy eta armadaren hornitzale kondu diru asko bildu zuen Baptiste Saint Jean beste «montagnard» hura.
1 BC argitzeke da.
2 BC«chêne de retour » testuan
3 MD : 1795ko martxoaren 31an, bakezko jujeak ehun bat gazte konskriptuei buruzko bilera bat antolatu zuen, erdiak ez zuen deiari erantzun ; ( Departamenduko artxiboak 83 I I)
4BC : Garatek, hainbat letra igorri zuen Departamenduko Adminastraziora kredituak libertuak izan daitezen Kontseiluko aretoan tximine bat egiteko eta berin lauza hautsiak ordezteko et
5 BC : testuan ez da ageri nor zen arruinatzen André de Haitz edo Pierre.
[Uztaritze Iraultza Garaian XXII] 1796ko otsailaren 18ko Pesta Zibila