15 urte, zorionak Iban!

15 urte, zorionak Iban! –

15 urte, zorionak Iban!Gaur uztailak 21 ostirala, nire seme eta bihotzeko azukre koxkorrak,  bere eskubideeetako asko urratuak dituelarik 15 urte betetzen ditu. Iñako Goioaga todolosabe guztiahaldunak hartutako erabaki baten eraginez, nire semea Iban 2023.urtean legezkanpoko Venezuelar jatorriko migratzaile bezala dago Oñatin… 2013-2014an konpondu behar zen egoera ez konpontzea erabaki zuen pertsonaren erabaki horrek sufrimendu asko eragin du eta gaur egun oraindik ere adingabeko baten eskubideak urratzen ditu!!! 2013-2014 urteak ziren asilo eskubidea edo errefuxiatu eskubidea eskuratuaz nire/gure egoera egonkortu eta konpontzeko urteak; bermeak, babesa, bizibaldintzak eta nortasuna bermatuz; eta semearen nortasunean egin beharrezko zuzenketak egingez… Bainan Iñako Goioaga Espainiako Senataria bisitan etorri zen Venezuelara, ron tragu bat eta beste bat hartzen zuelarik, niri/guri buruzko erabaki bat hartu zuen ni/gu entzun gabe; ni/gu nola gelditzen ginen kontuan hartu gabe; hartzen ari zen erabakiak niregan eta nire familiarengan ze ondorio zituen kontuan hartu gabe…. Zergaitik niri (guri) zegokidan egoera batean ez nuen izan azalpenik ematerik? Zergaitik niri (guri) zegokidan zerbait erabaki aurretik ez zuen entzun ze ondorio izango zituen hartzen hari zen erabakiak?

2013ko irailean Venezuelan gatibu hartua izan ostean, 2013ko azaroa eta abenduan egin nituen asilo eskubidea eta errefuxiatu izaera eskatzen nituen eskariak. Gatibu izatetik kaleratua izan ondoren Venezuelako Errepublika Bolivariarrean nire askatasunaren alde antolatuak zirenekin izan nuen bileran, bermeak, bizibaldintzak, babesa eta nortasuna lortzeko asilo politikoa edo eta errefuxiatu izaera lortu beharra ahobatez azpimarratu zen… Klandestinitatean beste nortasun batekin ibiltzetik nire benetazko izenaz paperik gabe bizitzera igaroa nintzen eta egoera honek nire izena zegozkidan paperekin edo agiriekin bermatzea behar zuen; era berean klandestinitatean nintzelarik, beste nortasun bat nuelarik, jaio zen nire semearen erregistro agiriak ere zuzendu beharrean ziren…. 2014ko martxoa-apirila aldera etorri zen Iñako Goioaga “geldi” gelditzea agintzera; berme, babes, bizibide eta nortasunik gabe gelditzea inposatzera; semearen egoera zuzendu ezinik geldi gelditzeko esatera…. Eta Espainiako Senatuan Senatari zen politikako profesional honen erabakien ondoren baztertua izan nintzen; hortik aurrera bakardadean egin behar izan nuen 2021ean errefuxiatu politiko izaera ofizialki onartua izatea lortu arterainoko bidea; eta 2023ko Venezuelako Errepublika Bolibariarreko Asanblea Nazional barruan ekitaldi ofizial batean eman zitzaidan Venezuelako zedula edo Nortasun Agiri Nazionala… Bainan bide luze honetan 2008ko uztailean jaiotako nire semearen egoerak ez du zuzenketarik izan; horren eraginez hezkuntza, oinordetza, tutoretza, zaintza, askatasunez bidaiatu/mugitu ahal izatea eta beste hainbat eskubide urratuak ditu. Ibanek ezin izan du Venezuelako bere aita, amona, izeba-osabak eta lehengusua bisitatzeko bidaiarik egin; ia lau urte aita besarkatu ezinik…

Gure konpromezu politikoak dispertsioa, klandestinitatea, deserria eta muturreko egoerak bizi ahal izatea ekarrik digu. Venezuelako Errepublika Bolibariarrean gatibu nintzelarik ere bertako inteligentzia zerbitzuek, une horretan Estatu Kontseilaria zen Rafael Uzcategui eta Ilenia Medina Diputatu Nazionalari, argiro esan zieten espultsatua izango nintzela… Sebin edo Venezuelako inteligentziako funtzionariek nire espultsioa iragarritzen zuten unean, bisitak debekatu, barruko bizibaldintzak gogortu, presoei nirekin hitzegitea debekatu, araketa basatiak egin…eta egoera horrek gose-egarri greba bat hastera eraman ninduen; hasiera batean publikotasunik gabeko gose-egarri greba; borrokaldi honetan konortea galdu eta beste preso baten aurrean lurrean zerraldo gelditu arte… 19 egun iraun zuen borroka gogor honek bere emaitzak izan zituen, inteligentziako komisarioak negoziatzera gerturatu ziren eta bizibaldintzak zeharo aldatuaz akordio batzuk erdietsi genituen…eta handik hiru egunetara, auto ofizial batean sartu, ehun eta hamabost kilometroko bidaia egin, eta nire bikotea eta semea zeuden etxera eramana izan nintzen…

2023ko uztailean gaude; politikako profesional baten erabakiek eragindako ankerkeria baten aurrean; naziotasun bikoitza beharko lukeen nire seme Iban Oñatin legezkanpoko Venezuelar jatorriko migratzaile bezala dagoelarik; hainbat eskubide urratuak dituelarik. Gaur uztailak 21 Ibanek 15 urte betetzen ditu; Euskal Herrian eta Espainian hamalau urte betetzean derrigorrezkoa da Nortasun Agiria izatea; bainan Ibanek momentuz ezin du horrelako agiririk izan… Aurten nire errefuxiatu izaeraren prozesua bururaino eraman duen Venezuelako zedula edo nortasun agiria eskuratu ostean, semearen nortasuna zuzentzeko garaia heldu da. Horrela ba, idatzi honen bidez adierazi nahi dut, Ibanen agiriak zuzendu eta nire semea Oñatin eskubide guztien jabe egin arte egin beharreko guztia egingo dudala… Gatazka baten eraginez euskal haur edo nerabe batek sufritu behar izatea gogorra da; bainan ehin handi batean sufrimendu hori erosotasun osoaz bizi den politikako profesional baten eraginez dela jakitea are mingarriagoa egiten zait;…. nire semeak Venezuelan bere bigarren eskola egunean bere begiekin bizi izan zuen nire atxiloketa eta une horretako zalaparta guztia; gatibu nintzela arakatu egiten zuten  eta ez zioten arkatzik sartzen uzten; …Maletadun haur honek nahikoa sufritu du; egoera hau errotik konpontzeko unea da.

Zorionak Iban!!!
Ibanek eskubideak ditu!!!

15 urte, zorionak Iban!

15 urte, zorionak Iban!

Euskal errefuxiatua Venezuelan