1.806 oinarrizko hiztegi zure poltsikoan: Hizkimizki.com

43 hizkuntza bildu ditu Topaguneak eta horiekin guztiekin 1.806 oinarrizko hiztegi sortu ditu. Hizkimizki.com webgunean egin daitezke hiztegi horiek. Topaguneak jakinarazi duenez, lehenbiziko aldia da zenbait hizkuntza harremanetan jartzen direla bata bestearekin. Esaterako, nepalera eta aragoiera.

ZuZeun ere ezarri dugu HIZTEGIAK aukera, ZERBITZUAK izeneko gure bekainean.

Euskaldunontzako ez ezik, beste hainbat herrientzako ere oso erabilgarria izan daiteke hizkimizki. Aurrerago, erabiltzaileek izena emateko aukera izango dute eta datu baseko informazioa zabaltzeko edo zuzentzeko aukera emango zaie.

Nola egin hiztegia?

Bi hizkuntza aukeratu behar dira (43 egongo dira orotara) eta hizkimizkik automatikoki sortzen du oinarrizko esamoldeak eta hitzak biltzen dituen hiztegitxoa. PDF formatuan (tolestu eta poltsikoan izateko moduan) eskaintzen du emaitza, eta, besteak bestek, koloreak, galderak, aditzak, zenbakiak, asteko egunak edo hainbat izenondo hartzen ditu bere baitan. (Adibidea: Euskara-Galiziera)

Zein hizkuntza daude? (ingelesez, momentuz 33)

  • Albanese
  • Tamazight
  • Aymara
  • Berber
  • Bulgarian
  • Catalan
  • Czech
  • Danish
  • German
  • Gree
  • English
  • Basque
  • French
  • Fula
  • Galician
  • Hindi
  • Croacian
  • Icelandic
  • Italian
  • Lingala
  • Polish
  • Portuguese
  • Quechua
  • Romanian
  • Russian
  • Spanish
  • Serer
  • Swahili
  • Turkish
  • Urdu
  • Wolof
  • Yahenke
  • Chinese

Hizkimizki?

Aurrez ez bazenekien, hizkimizki txutxumutxuren sinonimoa da.

 

 

 

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.