0-3 Mobilizazioa

0-3 Mobilizazioa –

Nafarroako 0-3 plataformatik haurtzaroaren eskubideak defendatu izan ditugu betidanik: kalitatezko hezkuntza, eskola duinak, errespetuzko akonpainamendua… Horrekin batera, gure zikloaren garrantzia eta duintasuna aldarrikatu dugu behin eta berriz.

Dena den, jakina da gure zikloaren eta eskolen egoera tamalgarria dela. Batetik, RATIOAK ONARTEZINAK DIRA, Europakoen bikoitza gurean; hau da, haur kopuru bikoitza hezitzaileko. Hala, ditikoen gelan, Europan 4 haur dituzte hezitzaileko, Nafarroan 8. 1-2 urteko gelan, Europan 6 haur hezitzaileko, Nafarroan aldiz 12. Azkenik, 2-3 urteko gelan, Europan 8 haur hezitzaileko, eta 16 ordea, Nafarroan. Halako ratioekin EZINEZKOA da kalitatea eskaini eta denon ongizatea bermatzea.

Horrekin batera, HEZITZAILEON SOLDATAK ETA BALDINTZAK TAMALGARRIAK DIRA gure lanaren garrantzia eta ardura aintzat hartuta. bizi prozesuak errespetuz eta maitasunez akonpainatzea baitagokigu.

Gure borroka aspaldi hasi genuen, baina EZ gaituzte entzuten eta EZ dugu aurrerapausorik eman. Hori dela eta, berriz ere, zuen babesa eta indarra behar dugu. Bihar larunbata, maitzaren 29an, goizeko 12.00etan antolatu dugun elkarretaratzean, AUTOBUS GELTOKI BERRIAREN ATZEAN (Iruñea) parte hartzera animatzen zaituztegu. Nafarroako haur eskola guztiei eta osatzen dituzten komunitateei dei egiten diegu 0-3 zikloak bizi duen egoera onartezina salatzeko eta HEZKUNTZA DEPARTAMENTUTIK ENTZUNAK IZAN GAITEZEN ESKATZEKO. Egin dezagun lan elkarrekin 0-3 ziklo duin baten alde!

Zuen beharra dugu, zatozte!

0-3 Mobilizazioa

0-3 Mobilizazioa

Haur eskola duinen alde