“Atez ateko bilketak ez du alternatibarik”
Besteak beste, Usurbil honelako ekimena abiarazi duen Euskal Herriko lehen herria den arren Katalunian dagoeneko 70 hiri horretan ari direla jakinarazi du Errekondok, eta errauste planta eraikitzeko interesaren atzean dauden kontu ilunak nabarmendu ditu: “Urrats guztiak izaten ari dira ilunak bezain iraingarriak. Errausketa ez da hondakinak kudeatzeko irtenbidea. Alderantziz, 20 kilometroko erradioan ingurumenaren eta Gipuzkoako biztanleen erdiaren osasunaren bizkarretik mozkin ekonomikoak soilik bilatzen ditu. Orain bizpahiru urte eraikuntza bakarrik 33.000.000.000 pezetako negozioa zen, eta urteroko kudeaketa milioika euroko negozioa. Gainera, Gipuzkoa osoko zaborrak Zubietara ekarri nahi dituzte, alegia, hurbiltasunaren erregela hautsi eta gehiegizko garraioekin kutsadura nabarmen areagotuz Dena enpresa eta alderdi nagusiek negozio borobila egin dezaten”.
Horrekin lotuta, ‘Atez ate’ ekimena abian jartzeko diru guztia Usurbilgo Udalak jarri duela nabarmendu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren euro bakar bat jaso gabe: “udalak berak bakarrik jarri behar izan du diru guztia 360.000€ inguru. GFAk diru laguntza deialdia egin eta agindu bazigun ere, aurkeztutako lau proiektuetara (Autokonpostatzea, Garbitxikiak, Garbiguneak, Atez ate) ez zuten euro bakar bat ere bideratu”.
Alegia hondakinak berziklatzea herri batean %28tik %76ra pasatzea lortu duen ekimen bati euro bakar bat ere ez Pasaiako superportua, Abiadura Handiko Trena eta antzekoak eraiki nahi dituzten horien eskutik. Gero egunkari eta aldizkarietan ingurumenaren aldeko orrialde osoko publizitatea jartzen duten horien eskutik.Benetan, zein lotsa gutxi duten batzuek…
Elkarrizketa osoa hitza.info webgunean irakur daiteke.