Asteburu honetan: Thai arrain tartak luzoker entsaladarekin
Thai arrain tartak luzoker entsaladarekin –
Thai arrain tartak luzoker entsaladarekin egingo ditugu gaurkoan, Thai kutsuaz eta luzoker edo pepino entsalada batekin lagunduta, denak txundituta uzteko errezeta, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak (arrain-tartarako)
- 500 g arrain
- 2 koilarakada martorri
- 3 tipulina, fin-fin txikitua
- 2 baratzuri, xehatuta
- Limoiondo belarra, zati samurra bakarrik, txikitua.
- 125 ml koko-esne
- Sarrazeno irina
- 125 g Kalabaza
- Olio begetala
Osagaiak (luzoker edo pepino entsaladarako)
- 2 luzoker edo pepino, zurituta, luzeran zatituta eta haziak kenduta.
- 50 g arroz-ozpin
- 2 pipermina (Txile), txikitua (aukerakoa)
- 2 txalota, txikitua.
- 2 koilarakada martorri hosto txikitua
- 40 g kakahuete erre, txikitua
…
Errezeta
- Arrainak zati txikitan moztu.
- Jarri martorria, tipulina, baratxuria, kalabaza eta limoi-belarra elikagai-prozesadore batean eta nahastu ore bat lortu arte.
- Gehitu arrain zatiak oreari eta nahastu ondo. Gehitu pasta honi koko-esnea eta irina.
- Jarri nahasketa ontzi batean eta utzi gutxienez pare bat orduz.
- Prestatu tartatxoak koilara batekin hanburgesa forma emanez eta jarri olio beroz betetako zartagin batean. Frijitu, kurruskari eta marroia den arte, eta buelta eman behin frijitzen den bitartean. Atera oliotik eta jarri erretilu batean sukaldeko paperarekin.
- Entsaladarako, moztu pepinoa 5 mm-ko xerratan.
- Bota pepino xerrak ozpinetan. Pipermina, txalota eta martorria gehitu, eta hautseztatu kakahueteekin.
- Mahaira eta gozatua…
…
Kasu!
Zerbitzatu aurretik, hautseztatu gainetik kakahueteekin, ikutu eta zapore goxoa emango dio.
…
Akaso!
Thai arrain tartak luzoker entsaladarekin
Asteburu honetan: arrain tartak luzoker entsaladarekin