Asteburu honetan: Arrautzak egosteko denbora
Arrautzak egosteko denbora –
Asteburu honetan teknikan pausutsu bat gehiago Arrautzak egosteko denbora zehatzak ikasteko… Denak txundituta uzteko, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
ARRAUTZAK EGOSTEKO DENBORA:
Arrautzak irakindako uretan sartuz gero errazago zuritzen dira, nahiz eta tenperatura aldaketarengatik puskatu daitezkeen. Ura hotza dagoela jartzen badira, zuritzea zailagoa da.
- Arrautza gogorrak: 10 min
- Zuringo egina eta gorringo leuna: 5 min (ura irakiten hasten denean sartu).
- Uretatik pasatuak: 3 min. Ur hotzetan sartu, irakiten hasi arte.
…
Kasu!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!