Aste honetan: Kalabaza esne gabeko bexamelarekin

Kalabaza esne gabeko bexamelarekin – 

Kalabaza esne gabeko bexamelarekin

Kuia edo kalabaza esne gabeko bexamelarekin RZ dakarkizugu gaur, errezeta makrobiotikoa, errezeta errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzekoIzan gozo, gozatu eta on egin! 😉

Osagaiak

  • kuia edo kalabaza
  • tipula bat
  • irina
  • olioa
  • ura
  • gatza
  • sobratu zaigun arroza egosia

Kalabaza esne gabeko bexamelarekinErrezeta

  1. Alde batetik ontzi bero batera olio pixka bat eta txikitutako tipula erdia botako ditugu.
  2. Nahastu tipula beratu arte.
  3. Gehitu txikitutako kalabaza zatiak, nahastu eta gatzatu.
  4. Ur pixka bat bota kalabaza estali arte eta egiten utzi (30-40 min).

Bexamela egiteko:

  1. Bestalde, egositako arrozari ura gehitu eta birrindu krema arin bat lortu arte (hau izango da gure “esnea”).
  2. Berotutako ontzi batean olioa eta ondo txikitutako beste tipula erdia bota. Hau beratzean gatzatu eta irina gehitu (goilarekada pare bat) eta gure arroz-krema botatzen joango gara poliki-poliki nahastuz eta bexamel loditasuna lortu arte.
  3. Kalabaza eginda dagoenean, ura soberan badago hau kendu eta gorde beste errezetaren bat egiteko (zopa edo beste kremaren bat) eta bota gainetik egin dugun bexamela.
  4. Errezeta hau bere horretan zerbitzatu dezakegu edo labean sartu gainkaldea apurtxo bat txigortzeko.

Kasu!

Etxeko txikiak barazkietara ohitzeko errezeta bikaina eta laktosarekiko intolerantzia dugunontzat alternatiba oso interesgarria!

Akaso!

Asteburu honetan: Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

Aste honetan: Kalabaza esne gabeko bexamelarekin

mahala

pagotxa.eus/hara

Aste honetan: Kalabaza esne gabeko bexamelarekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!