Aste honetan: Datil eta intxaur pastela
Datil eta intxaur pastela –
Datil eta intxaur pastela RZ gaurkoan dakarkizugun postrea, piscolabis edo mokadutxoa noiznahi egiteko pastel goxo honen errezeta hain zuzen ere. Errezeta goxoa duzu zinez, datilak eta intxaurrak erabilita printzipioz, zeure esku innobazioa osagai aukeraketan, ama eta izeba bisitan datozenerako, denak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- dozena erdi datil
- katilukada intxaur
- 2 katilu irin
- bikarbonatu koilarakada txiki 1
- olio begetal katilu 1
- arrautz 1
- kanela, kurkuma, gengibrea
- labeko papera
…
Errezeta
- Bowl baten nahastu dena. Datilak, intxaurra txikituak, irina, bikarbonatua, olio begetala, arrautza, kanela, kurkuma, gengibrea…
- Laberako moldetxo batean gainean labe papera jarri eta olio apurtxo batez igurtzi, nahasketa bertan bota eta bi goilaraz forma eman masari.
- Labean 40 minutuz 180º gradutan eta hortxe.
…
Kasu!
Epela mundiala dago. Esne edo kafean bustitzeko ere primerakoa.
…
Akaso!
Asteburu honetan: Aste honetan: intxaur pastela