Ziurtasunak
Ziurtasunak
- Pisu konpartitu batean pilatu ohi den pizza kaxa kopurua, bertako pisukideek duten ligatze kantitatearekiko proportzionala da.
- Taberna batean eskatzen den kolakao kopurua, kanpoan dagoen tenperaturarekiko alderantzizko proportzionala da.
- Absurdoa da burusoila denari igerilekuan sartzeko txanoa jantzi dezan eskatzea.
- Igerilekura bizar edo kokospekoarekin joan arren, inork ez du ilea motots batean biltzeko eskatzen.
- Jainkoa ez, heriotza da toki guztietan dagoena bakarra.
- “Bere burua atxilotzen duen animalia bakarra gara” (Anestesia)
- “Elikatzen gaituen janari berberak pozoitzen gaitu” (Dut)
- Badira udaletxe, aldundia edo gobernuek baino askoz lan garrantzitsuagoa egiten duten gaztetxe, asanblada, elkarte eta mendi taldeak.
- Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako “estatus politiko berria” bezalako kontzeptuak bolo-bolo darabiltzan abertzaleak, gorazarre gutxi egin ohi dio Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan lortutako egitura berriari.
- Beti ondoan duzun lagunari ja’ta hesteak ahotik ateratzeko moduko besarkada emango zeniokeela sentitzeak azalpen hauxe du: lagun mina duzu, harekin maiteminduta zaude.
- Travel clubeko txartela, Eroski klubeko txartela, Superbat klubeko txartela, Elkar klubeko txartela, kiroldegiko txartela,… Bihotz bakartien kluba da bertan inskribaturik egoteko txartelik behar ez duen klub bakarra.
- Kriptonita da Supermanen ahulezia. Lotsa, zurea. Eta zuk, Superman zarelakoan, kriptonitari egozten diozu zure gabezien errua.
- Poesia da lotsatiak garenon mendekua (Adam Zagajewski).