Zer ikusirik ez…

Zer ikusirik ez –
Zer ikusirik ez...

 

Bitxia da zein gutxi duten amankomunean, familia izanik, bi hitzek: bata -“errenkada”- hain dotore, hain gogotsua, hain ameslaria… eta bestea -“lerro”- hain errealista, hain zuzena, hain zorrotza, hain praktikoa… Horretan pentsatzen dut ikasleoi beren laburpenak amaitzeko eskatzen diedan bitartean.

Txirrinak jotzean, batzuek dozena batlerro aurkeztu dizkidate; beste batzuek, berriz, dozena bat errenkada.

En fin

Zer ikusirik ez…

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.