Zer azaltzen da irudian?

“Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du”. Esaldia ezaguna denik ez dugu ukatuko.  Baina zer da esaldi honek esan nahi duena?

Norbaitek pentsa lezake  egunkari bateko argazki bakoitzarengatik, mila hitzeko testuengatik baino gehiago ordaintzen dutela. Izan ere, gehienen sinesmenean dagoena zera da, argazki batek mila hitzek baino gehiago balio dutela egoera bat azaltzeko, sentimendu bat adierazteko, sentsazio bat jendaurrean azaltzeko.

Baina egia ote da?

MTI3NA==

Argazkia da hemen aztertu nahi dudan irudia, eta zehazkiago prentsa argazkilaritza edo informazioa helburu dituzten irudiak.

Hemen lehen saioa.

Zer azaltzen da goiko irudian?

Zer da? Non daude? Noiz ateratakoa da argazkia? Zergatik?  Zer egiten dute horiek bertan? Ezagutzen dute elkar?

 

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

4 pentsamendu “Zer azaltzen da irudian?”-ri buruz

  • Argi dago Gari. Hitzak ere behar dira, kontestua, testuingurua.

    Testuak lagunduko dio argazkiari, gehiago espresatzen.

    Badira bakarrik mintzo diren argazkiak, badira hitz hutsekin argazkia irudikatzen dugun egoerak.

    Bata ala bestea barik, elkarrekin gura ditugu argazkiak, soinuak, hitzak, hotsak, sentsazioak….

    • Barkatuko didazu Patxi, baina justu horren gainean egin nahi nuke hitza. Ez dakit zer esan nahi duzun bakarrik mintzatzen diren argazkiak badaudela diozunean, baina informatu, argi daukat ez dutela informatzen, eta hitz hutsekin argazkia irudikatzeari ere punta aterako nioke, ohitura handiegia dugulako gertakaera bati “argazki” deitzekoa. Eta egoera bat ez da argazki bat, egoera bat da.

  • Xabier Gantzarain 2010-01-21 13:02

    Oso ariketa interesgarria, Gari.

    Argazkian 9 lagun (ume-kotxearen barruan haur bat egotera) eta bi txakur agertzen dira, landa eremua deituko diogun paraje batean. Elkar ezagutzen dutela esango nuke; senideak dira seguru asko.

    Arropengatik, eta ume-kotxearen itxuragatik, argazkia ez dela oso zaharra esango nuke, baina ezingo nuke zehaztu noiz ateratakoa den, eta are gutxiago zertarako. Garbi dago ez dela familia albumerako egindakoa, hala izatera aurrez aurre jarriko bailitzateke argazkilaria, eta ez albo batetik.

    Argazkikoek zer egiten duten hor? Auskalo. Hortxe biziko dira, agian.

    Eta galdera garrantzitsuena: zergatik egin die argazkia? Eta non agertu da? Zein albisteri lotuta? Zer ilustratzeko?

    Holako ariketekin jarrai dezazun espero dut.