Viento del sur
Debekutan ito zuten
eta viento de sur esan
zorigaitzaz ari zirenean,
hegoaldeko berriak baitakarzki…
baina guztia
disimulatzeko zen soilik.
Eta iparraldera begira
agur egin itsasontziei.
Arrantzalerik ezagutzen ez bazuen ere.
Debekutan ito zuten,
ez zen hondoratu itsasoan.
Ez.
Ez zuen hura maite,
viento del sur
esaten zuten.
dena sikatzen baitzuen…
Ez zuen ura maite.
Eta guztia disimuloan,
bakardadean.
Inoren begien itzalean…
Inorentzat