Transbide Txostena: Nork egiten du trantsizioa Nafarroan?
Transbide Txostena: Nork egiten du trantsizioa Nafarroan? –
Garenak Nafarroako elkarte feminista abolizionista da.
Osasunbidea – Nafarroako Osasun Zerbitzuko genero-unitateetan 2011 eta 2023 artean artatutako herritarrei buruzko datuen azterketa aurkezten dugu. Hona hemen emaitza nagusiak.
2011n genero-disforian espezializatutako unitatea sortu zenetik (UNATI 2017ra arte eta TRANSBIDE ordutik gaur arte), artatutako pertsonen kopuruak gora egin du etengabe, sexuaren arabera desberdinak diren patroiekin.
TRANSBIDEk gero eta adingabe gehiagori ematen die arreta. 2011tik 2023ra artatutako pertsona guztietatik, ia erdiak ( % 42,4) adingabeak izan ziren, eta bi heren baino gehiago ( % 69,5) 25 urtetik beherakoak.
2011tik 2015era bitarteko lehen urteetan, artatutako adingabeen kopurua txikia izan zen (izan ere, 2011n ez zen adingaberik artatu). 2023an, berriz, artatutako pertsonen ia % 64,4 izan dira 25 urtetik beherakoak.
Bestalde, artatutako pertsonen batez besteko adina 17 urte jaitsi da 2011tik 2023ra: 2011n 37 urte zituzten batez beste, gaur egun 20 urte inguru.
Eredu argia ikusten da, adinari eta sexuari dagokionez. Adingabe gehienak neskak dira ( % 58,5); adin nagusikoetan, berriz, gizonak % 52 dira, eta % 62ra iristen dira 36-45 urte artean, eta % 100era 56 urtetik gorakoen artean.
Artatutako pertsona berrien goraldia oso deigarria da, sexuen arabera oso desberdina baita. 2012tik 2021era, % 3.600eko goraldia da emakumeen artean eta % 271koa gizonen artean.
Hala bada, Feministes de Catalunyak egindako “Gizon helduetatik neskato nerabeetara” izeneko txostenean eta estatuarentzat Confluencia de Movimiento Feministak egindako azterlanean honezkero jaso diren joera berberak berretsi dira Nafarroan. Datuek erakusten dute baieste-terapia ezarri zen gainerako herrialdeetako patroi bera errepikatzen dela Nafarroan ere. Herrialde horietan orain iritzia aldatzen ari dira, osasunean, batez ere adingabeen artean, dakartzan ondorio larriengatik.
Erresuma Batuan, 2024ko apirilean Cass txostenaren azken bertsioa argitaratu zenetik, debekatu egin da pubertaro-blokeatzaileak erabiltzea 18 urtetik beherakoen genero-disforia tratatzeko. Cass txostenak, disforia duten pertsonen osasun-arretan, bestelako ikuspegia hartzea gomendatu du eta, horren ondorioz, beste herrialde batzuk ere beren politikak berrikusten ari dira. Horietatik azkenetako bat, WPATHen baieste-ereduan oinarritutako osasun-arreta baztertu du Irlandako Gobernuak.
Datuen ebidentzia ikusita, honako hau eskatu diogu Nafarroako Gobernuari eta Osasunbideari: txosten sakon bat egin dadila TRANSBIDEn egiten diren tratamendu, terapia eta esku-hartzeen emaitzak ebaluatzeko, eta erabilitako teknikak, sortutako konplikazioak eta erreklamazioak zehatz-mehatz jaso daitezela. Era berean, Nafarroako Gobernuari eta Osasunbideari eskatu diegu adingabeen pubertaro-blokeatzaileekiko tratamenduak eten ditzatela.
Datuen ebidentzia ikusita, PSN-PSOE, EHBildu, Contigo-Zurekin, Geroa Bai, PP, UPN, zeren zain ote zaudete adingabeen pubertaroko blokeatzaileen erabilera debekatzeko, zeinak frogatutako albo-ondorio eta kalte larriak baitakartzate, atzera bueltarik ez daukatenak, esaterako antzutasuna.
Datuen ebidentzia ikusita, PSN-PSOE, EHBildu, Contigo-Zurekin, Geroa Bai, PP, UPN, zeren zain ote zaudete pertsona osasuntsuei sexu-hormona gurutzatuak ematea debekatzeko, haien osasunarentzako epe luzerako ondorioak oraindik ikertu gabe baitaude.
Datuen ebidentzia ikusita, PSN-PSOE, EHBildu, Contigo-Zurekin, Geroa Bai, PP, UPN, zeren zain ote zaudete adingabe osasuntsuen operazioak debekatzeko, hauek ez baitute aski heldutasunik, horrelako adinetan, atzerakorik ez duten tratamenduei baimena emateko.
Hemen irakur daiteke txostena osorik.
Transbide Txostena: Nork egiten du trantsizioa Nafarroan?