Tradescantia
Garaitu nau egunak
eta kolpez
urratu
begirada.
Unatua.
Eta hankak
korapilatu,
eta besoak
ihartu.
Iluntasuna zait
akabera.
Garaitu nau egunak,
baina bihar nire arrastoetatik
sortuko naiz
Tradescantia lorearen gisan,
Inoiz baino koloretsuago.
[…] This post was mentioned on Twitter by Euskal blogosfera, Oier Aranzabal. Oier Aranzabal said: Tradescantia http://zerdiok.info/2010/11/28/tradescantia/ […]