Tony Strubell dago Laportaren zerrendetan
Harritu egin nau albisteak, aspaldi galdu bainion pista gizon honi.
Hondarribian ezagutu nuen Pleistocenoan, eta kanpotarra zela ikusten zitzaion arren, nabaritzen zitzaion bertakotzeko gogoa. Euskaraz egiten zuen eta beti ikusiko zenuen euskalgintzaren aldeko gauzetan, baita independentziaren aldekoetan eta antzekoetan ere.
Azaleko ezagutza baizik ez dut berea. Ez nekien ez eta Deustuko irakaslea ere izandakoa zenik. Badakit Xabi Strubell izeneko kantari bat ere badela Hondarribian, seguru haren semea dela honakoa… Oso naiz despistatua halako gauzetan.
Baina gaur Vilaweb gunean, Solidaritat Catalana per la Independenciaren baitan, Gironako ordezkari hautatu dutela ikusi dudanean, poztu egin naiz, egia esan.
Xuxen ez dakit esatenĀ zergatik, baina behintzat gizon sinpatiko askoa edukiko dute zerrenda horietan. Bai horixe.