Testu batzuk ezin dira idatzi.

Testu batzuk ezin dira idatzi.
Testu batzuk debekatuta daude.
Ezinaren zentsurak,
ahanzturaren bortxak,
ezinezko egiten ditu.
Testu batzuk iraganeko kafetegietan geratzen dira.
Kafea, hutsari begira hozten den uneetan.
Paperik ez, eta lapitzik ere ez duzun goiz hartako
“bai gogoratuko nauk” esaaldiarekin batera.

Denok dakigu. Testu batzuk ezin dira idatzi

Ekaitza bainuontzi batean