Surferoarena
lasai
nire olatuaren zain
neurtzen
hau ez
hori ez
hurrengoa ere ez
agertu zinen arte
(hau bai)
indarrez
eta zure gainean jaso ninduzun
ni zutik, ziur
oreka galtzeko beldur barik
pozik
disfrutatzen
aurrera
aurrera
baina instant labur batean
itsasbazterreratu ginen
edo nintzen
zeren zu etorri bezala
desagertu baitzinen
surferoaren olatuaren moduan