Segundu luze bat

Nork esanen luke
Urumeako uretan itota
jaio zirela hitzok
paisaia traizionero
eta gezurtietan.

Nork
halako nardaz
begiratuko nuenik Donostia
tristuraren betaurrekoekin
arnas estuka
neurtutako denboretan.

Nork
gela zuri hartan
etorkizun
beltza zetorrela
erreprimitutako malkoetan.

Nork esanen luke,
ortzimuga hartatik
hainbeste aldiz soseguz begiratu dudan hartatik

alde egingo zenuela
arnas batek irauten duen segunduan
Igeldo atzean desagertu zinen segunduan.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude