Saiakera aldrebes atera zaizu…eta orain zer, Gimeno jauna?

Saiakera aldrebes atera zaizu –

Ikastetxeetan jardunaldi jarraia ezartzeko oztopo eta zailtasunengatik itzalez betetako prozesu baten ondoren, hurrengo urteetan araudi intentzionatuaren ondorioz jardunaldi zatitua izango dugun ikastetxe apurretako familiok gure egoera eta haserrea adierazi nahi dugu.

Saiakera aldrebes atera zaizu
Arg: mozlase__

Duela bi urte Gimeno kontseilariak familiei eta prentsari adierazi zien bere asmo irmoa bozketetan eskatutako gehiengoak aldatzea zela, baina Foru Agindu berrian mantendu egin ditu.

17 urtetan jardunaldi jarraia eta malgua esperimentalak izan dira. Horietan, Departamentuak ikastetxeen datuak bildu eta ebaluazioak aztertu ditu, eta argi eta garbi ondorioztatu du ez diola errendimendu akademikoari eragiten eta jardunaldi zatituko jantokialdian gertatzen diren gatazka jakinarazpenak ikastetxeetan nabarmen jaitsi direla.

Guzti hauek kontuan izanda ere, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiak jardunaldi zatituarekin  hutsetik hastera behartzea eta prozesuak aktibatzera edo errepikatzera behartzea erabaki zuten.

Araudi berriaren eta bozketa prozesu bereziaren baldintzen ondorioz desabantaila argian abiatu arren, Nafarroako hezkuntza komunitateak berretsi du, beste behin ere, aukera babestuena jardunaldi jarraia dela, eta Nafarroako ikastetxe publikoen % 80k baino gehiagok jardunaldi jarraiarekin funtzionatzen jarraituko dutela erabaki dute.

Ikastetxeen beste % 20 horretako familiok gure egoera islatu nahi dugu, eta Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu neurriak har ditzala jardunaldia aukeratzeko prozesuan gure ezinegona eta etsipena areagotu baino egin ez duen gai honetan.

Jardunaldi zatitua izango duten ia ikastetxe guztietan, aukera bozkatuena (kasu askotan botoen bikoitza) jardunaldi jarraia izan da. Gimeno jaunak aldatu behar zuela adierazi zuen bozketa sistema honek Nafarroako ikastetxe gutxi batzuk zigortzea baino ez du lortu. Une honetan, ikastetxeen % 20k baino ez du jardunaldi zatitua izango, eta gainera, ez da ikastetxeotako familien eta hezkuntza komunitateen aukera nagusia. Zigortuta eta suminduta sentitzen gara. Datuak kontuan hartuta, zentzuzkoena litzateke behingoz, duela 30 urte Bigarren Hezkuntzan egin zen bezala, Nafarroa osorako jardunaldi mota bakarra ezarttzea.

LOMLOEk jasotzen du gehiengo kualifikatuz egin beharreko bozketa bakarra Eskola Kontseiluarena dela, baina zuek, bozketa horretan bakarrik aplikatu beharrean, familiei ere aplikatu diezue, eta erabaki hori interpretazio maltzurra eta asmo txarrez egina da. Zuzen ezazue.

Hori da gure lehen aldarrikapena; izan ere, orain arteko aldarriak (bozketak gehiengo soilez izatea arautzea eta garraioa partekatzen duten ikastetxeak modu independentean bozkatzea) ez dira kontuan hartu Departamentuak azken urte honetan egin dituen partaidetza prozesuetan (Gobernu Irekiaren bidez jendarteari eta 20 hezkuntza eragilerekin izandako negoziaziazioa, non garraioaren arazoari eta eskolaz kanpoko arazoei irtenbideak ematea eskatzen baizitzaizuen, eta gehiengo zabalak familien bozketa gehiengo soil bidez izatearen alde egiten zuen).

Benetan kontziente zarete jardunaldi zatitua duten ikastetxeetan antolakuntza zailtasunak egongo direla (irakasle ibiltariak eta elintzak partekatzen dituzten eskoletan) eta irakasleen egonkortasunean eta etorkizuneko matrikulazioetan ondorioak izango dituela?

Haserrealdiak eta amorrua sustatu dituzue zuek sortutako “ezbai bipolar” honekin, eta gure ikastetxeetan badirudi tentsioa eta konfrontazioa bukatzen ez den soka izango direla.

Gure ustez, Departamentu gisa baloratzeko unea da Nafarroako hezkuntza komunitatearen barruan talka hori mantendu nahi duten ala, behingoz, jardunaldi mota baten aldeko apustua egitera pasatzen diren, seme alabak eskola adinean dituzten Nafarroako familion eta dagozkien Eskola Kontseiluen gehiengoaren eskaria jarraituz.

Asmoa oker atera zaizue, Gimeno eta Martin jaunak. Ikastetxeon arazoak konpondu, edo alde egin.

 

Jardunaldi jarraia eskola guztientzako plataforma ondorengo ikastetxeen ordezkaritzan: Orkoiengo Auzalar eta San Miguel, Berriozarko Mendialdea I, Zizurko Erreniega eta Catalina de Foix, Mutiloako Irulegi eta San Pedro, Gares, Zubiri, Amaiur, Etxalar,  Lesakako Irain, eta Iruñeko Bernart Etxepare eta Patxi Larrainzar.

Saiakera aldrebes atera zaizu  Saiakera aldrebes atera zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude