Running through the field

Nire begia

Ikutu ez ditudanak, ikutzea kostatzen zaizkidanak eta ezin ditudanak ikutu. Horiek dira gehien maite ditudanak, desira gehien irensten didatenak. Ez dut asko espero. Inoiz. Beti horien menpe nago. Haien zain. Esperantzak; “montaña rusa” batean lez, orain bai eta orain ez. Aiduru ihes egiten duen bizitza batean, nire erabakiak dira gutxien inporta dutenak. Ezer aldatzeko ahalmena duten ideiak, pentsamenduak, nireak…

Zartakoak jaso, altxa eta ibiltzen ikasi, behin eta berriz. Horixe da hoberen egiten dudana.

Bidalitako gutunen erantzunik ez jasotzeak, galtzada ertzetako ubideetara alboratu nau. Zuloan, ezin muturra atera, ezin arnas hartu, ezin pentsatu eta ezin, eta ezin, eta ezin… Ezin. Bidalitako loreek erantzunik ez dutelako

Hotz kixkalgarrienean lehenik eta berorik kikilgarrienean ondoren; horri begira pasa, arrasti luzeak, ezertarako. Nazkatuta amaitu arte. Baina hurrengo arrastian berriz, aiduru. “Itxaron beharko.” Zer itxaron ez dakidala, zain egon behar, esperantza ez baita “montaña rusa”-tik jaitsi eta ez delako laister batean jaitsiko.

Aurrean dut. Ni zain nago, aiduru.

Oier

Ekaitza bainuontzi batean