Preso
Ez dira berdin
barroteak.
Ez dira berdin
barrutik,
ala kanpotik ikusita.
Barroteak
ez dira berdin.
Askotan
kanpoan dagoena
dago benetan giltzapetuta.
Preso.
Barroteak beti aurrean.
Baina, zer da barnea, zer kanpoa?
Nora joan? Non nago?
Eta ormarik ez badago, barroteak soilik,
zergatik nago barroteei begira?