Presioez, prezioez eta desprezioez
Gaur da Donostiako Bake Konferentziaren egun esperatua. Beno, esperatua eta esperantzatsua Euskal Herritarrontzat, espainolei badirudi ez zaiela horrenbeste gustatu zitak hartu duen traza internazionala. Oraingoan ezin zen esan “betikoak dira” eta punto. Jose A. Perezek bere blogeko “Nire bakea zurea baino hobea da” sarreran bete betean asmatu du gauza batean behinik behin: Lokarrik jake bat egin die Espainiar Estatuko eta Euskal Herriko instituzioei hainbestetan ukatzen duten gatazkaren tabladuan. Perezek ondo idatzi bezala, “Mundu osoan oihartzuna izango duen zaplastekoa” da gaurkoa.
Eta desprezioan oinarritutako erantzunak dira hedabide espainiarretan notizia. González Ponsek hau esan duela, Blancok bestea… Kofi Annan eta Europako mandatari ohi ezagunak bakebidean laguntzera datozela ez da notizia. Nola bada! Bakeari prezioa jarriko omen diote, ETAren amaiera “garestitu” omen daiteke. Presioa egiteko omen da #konferentzia madarikatua.
Muina ez dute nahi ukitu, funtsa tabua da Espainia bakar, handi eta librean. Kanprogreek ez dute nahi onartu arazorik dagoela ere, ez dute gatazkarik ikusten azken urte luzeetan gertatuan. “Hau ez da Irlanda ez eta ere Palestina”, diote; noski badakigu zer den hau haientzat: ESPAÑA, Osborne zezen eta guzti. Eta euskaldunok gara inposatzaile, gure borondatea, gehiengo demokratiko zabalarena, errespetatzea eskatzen dugulako.
Biba! haundi bat merezi du @paulrios-ek (korbata jantzi duen arren) gatazkari dimentsio internazionala emateagatik. Europan ez da ulertzen Espainiaren jarrera eta euskal gizarteak guztia du irabazteko eta ezer gutxi galtzeko. Oraingoz.
(Konferentziaz erreakzioak hemen)
[…] Presioez, prezioez eta desprezioez (Oier Aranzabal, Zerdiok blogean) […]
buru hausteak eta Presioak eta Depresioak ez dira soilik Españolen leiho-begietatik ateri. Egun malapartatua izan zen etxean ere (halakoei etxea deittu badaitteke..tiiira): PNVren estrategia agerian geratu da independentismoa vs erregionalismoa talkan 2.en lekuan ipintzera behartuz. Aralarrek (baldin eta aitortzen dugun sozialdemokrazia ezkerreko norabidetik aldentzen gaittuela) alderdi modura zentzua galdu berri du.Eta abar eta abar…
Azkenik kasu iparraldearekin, gorat hantxe dira,goittik-behera zapaldu, ukatu eta gutxietxi egiten gaittuen gobernuko agintariak (euskera maitte).
besterik gabe, irakurketak tentuz egin ezean zerk bereziko gaittu Londreseko egunkarietatik?Publikotik?Edota..auskalo… ABCtik?
gure lekukotasun eta parte hartze aktiboak harrotu ditzala izkutaturiko egien hautsa. Badela garaia….rediox