Plantak
Plantak
Duela urte batzuk, lagun batek zera esan zidan: “Honakoa irakurri eta zurekin akordatu naiz”. Poesia-liburu bat eman zidan. Izugarri eskertu nion. Gainera, kasualitatea edo, idazlea txikitatik ezagutzen nuen, nire auzoa izan baitzen.
Liburuaren azalean agertzen zen poema hura, “niretzat” zena, hona ekartzea erabaki dut, izugarri polita iruditzen zaidalako.
plantak
zure begietan pausatu
ta pasatzen utzi nauzu.
errekonozimendu lasai bat
harrapatu dizut
zure begien atzetik.
ea zortea duzun
eta nitaz
enamoratzen zaren.
Rafa Egiguren (1981)
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)