Picadilly line service
Underground barruko haizeek beste alde batera jotzen dute. Han azpian ez da iparralderik, ez hegoalderik. Ez horixe. Han azpian milakotan kontatzen dira koloreak; ez da arrazarik. Underground barruan, Picadilly line. Denbora azkarrago doa; ala ez dago denborarik? Orain artekoaz mintzo izanagatik ez pentsa hiritar naizenik, eguerdiko kafea da soilik.