Otoitzak
Goizero ikusten ditut
otoitzak lurruntzen
Pagoetara begiratzean.
Ezinak, penak
nahiak, negarrak
hodei bilakatuta.
Husten dira etxeak.
Arratsaldean ordea,
euria egin
eta busti egiten gara.
Hurrengo goizean
berriz otoitz egiteko.
Berriz hustu arte.