ohe musulman bat
Badira bi egun koltxoiak tragatu nahi ez nauela.
Mastikatzen nau nazka arazi arte.
Izerditan blai amaitzen dut maindireen pegamentoa dastatzen.
Kafeak kalte egin ote dit.
Insomnio kronikoa al dut?
Ez dakit,
badirudi azkenaldian nire ohea
ramadanean dagoela…