Nork nahi du uztailaren 23an hauteskunde mahai batean egon?

Nork nahi du uztailaren 23an hauteskunde mahai batean egon? –

Igande honetako haustenkundeetan mahaian egotea tokatu zait demokraziaren festan eta 70 euro kobratu ditut, egindako lan bikainagatik esango nuke. Txantxak alde batera utzita, Pedro Sanchezen Uztailaren 23ko hausteskunde berri hauetarako deiak oporraldi eta nituen planak izorratzeko aukerak beldurtu nau, berriz igande osoa bertan ezzz mesedez… Balorazioetan ez naiz hasiko zergatiaz, barkatu baina mahaietan egoteko zozketa noiz den jakin nahi nuen nik batez ere… Hemen.

Apirilaren 28ko hauteskunde arrotzetan abstentzioa!Uztailaren 23ko hausteskunde berri hauetarako botoa ematen lagunduko duten hauteskunde-mahaietako zozketa ekainaren 24tik 28ra egingo da, estatuko milioi erdi pertsona baino gehiago izango dira zozketaren irabazleak, titular eta ordezkoak batuta… Oporraldia, hondartza, mendia edo bidaia hori buruan zenuen baina, Hauteskunde Batzorde Zentralak (JEC-Junta Electoral Central) jakinarazi duenez hauteskunde-mahaiko kideak izendatzeko zozketa ekainaren 24tik 28ra egingo da Espainiako Estatuko udal guztietan, eta hauteskunde administrazioek jakinarazpena eskura emango die irabazleei, zozketa egin eta hiru eguneko epean. Gutxienez 530.000 izango dira izendatuak eta guztira 60.500 hauteskunde-mahai inguru osatuko dira. 7 eguneko epea dago jakinarazpen egunetik, bai erreklamatzeko, bai alegazioa aurkeztu eta bost egunera argitaratuko den ebazpena ezagutzeko. Bidezko edo bidezko arrazoirik gabe mahaira ez joateagatik edo bertan behera uzteagatik zigorra hiru hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna da. 70 urte baino gutxiago dituztenak eta irakurtzen eta idazten dakitenak bakarrik sartzen dira bonboan. 65 urtetik aurrerakoek ere uko egiten ahal dute zazpi eguneko epean. Bazterturik geldituko dira hautesle-zerrendak osatu eta bozketa egin bitartean adin nagusitasunera iristen direnak. Mahaiko lehendakariak Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo Eskola Graduatukoa edo baliokidea izan behar du. 

Boto ematea (time lapse)Arrazoi batzuk alegaziorako: Egun horretan hauteskunde-eginkizunak dituzten Hauteskunde Batzordeetan, Epaitegietan edo Administrazio Publikoetan zerbitzua eman behar izateak balio dezake; egun horretan bertan funtsezko zerbitzuetan lan egitea, mediku, osasun-zerbitzuetan, Babes Zibilean edo suhiltzaileetan, edo komunikabideetako zuzendarietan eta hauteskunde eguna bete behar duten informazio zerbitzuetako buruetan ere alegaziorako arrazoi dira. Laneko bajan egotea, sei hilabetetik aurrerako haurdunaldiak edo amatasuneko atsedenaldian egotea, kasu horietan, egiaztatu egin behar da, eta hauteskunde batzordearen erantzunaren zain egon. 8 urtetik beherako haurren edo ezgaitasunen bat duten pertsonen legezko zaintzagatik arduratzea, arriskuko haurdunaldia, lesio, gaitz edo eritasun fisiko edo psikikoak, edo hauteskundeekin bateraezinak diren erlijio konfesio edo elkarteetako kide izatea, hauteskunde-batzordeak aztertu beharrekoak hauek ere. Balioetsiko omen da, bozketen egunean “garrantzi bereziko” familia-ekitaldirik dagoen, atzeratu ezin dena, hala nola ezkontza, bataio edo jaunartze bat, kasu horietan ahaidetasun-maila egiaztatu behar da.

Nola eskatu hauteskunde-mahaian ez egotea. Dagokion eskualdeko hauteskunde batzordera joan behar da. Hauteskunde Batzorde Zentralaren webgunean telefono-zenbakiak eta helbideak biltzen dituen direktorio bat dago, eta hauteskunde-mahai bateko kideen izendapena jakinarazteko gutunean ere agertzen da (bi kargu horietako lehendakaria, kidea edo ordezkoa izan).

NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia aurkeztu behar da, han ematen den aitzakiaren eskaera-inprimakia bete, eta horren berri ematen duen dokumentazioa erantsi. Oso garrantzitsua da eskaera-dokumentuan harremanetarako modu bat adieraztea, edo telefonoa edo posta elektronikoa, ebazpena unean jakiteko.

www.juntaelectoralcentral.es/cs/jec/admelectoral/jezona/municipios

Internet bidez. Hauteskunde Batzorde Zentralak aplikazio informatiko bat du, Aitzakiak Excusas izenekoa, gustatu zait izena, eta, horren bidez, betebehar horretatik libratzeko eska daiteke formulario baten bidez. Zure kasura sartzeko, jaso duzun gutunean, behealdean, adierazten den kodea (CSV izenekoa) sartu behar duzu. Inprimaki horretan, hauteskundeetan esleitutako lanpostuan aritzea galarazten dioten inguruabarrak egiaztatzen dituen dokumentazioa erantsi behar da: txosten medikoak, ebazpen judizialak, enpresen idatziak edo dena delakoa.

www.mesaselectorales.es/web-excusas-form

Horixe, demokraziaren festara ez dudala berriz joan nahi ahal bada, lanera mahaira diot, festara bai, eta aipatu zera, igandean etorri zela pertsona bat mahaian egoteko sekula ez ziotela deitu kexa zuela, ea gu nonbait apuntatu ginen edo galdezka? Ni behintzat ez, eta bigarren aldia dut jada… Nork nahi du uztailaren 23an hauteskunde mahai batean egon? Boluntariorik?

Nork nahi du uztailaren 23an hauteskunde mahai batean egon?

Zer duzu buruan “Nork nahi du uztailaren 23an hauteskunde mahai batean egon?”-ri buruz

  • Hori bai espainiarkeria. Hauteskundeak dira, eta! Zer babukeriak entzun behar. Ume Gizarte batean bizi gara, biba umekeriak. Hori bai, alokairuak oso garesti dira eta gazteak ez daitezke bospasei aldiz hiruilekoan oporretara joan, ez dago eskubiderik!