Nola eztabaidatu faxista batekin

Nola eztabaidatu faxista batekin –

Hasteko, kokatu gaitezen: faxismoak ez du sinesten deliberazio publikoan edo eztabaida dialogikoan. Hierarkia autoritarioan datza bere ideologia. Erabakiak goian hartzen dira, eta hortik behera konplitu besterik ez da egin behar. Beraientzat, eztabaida publikoak propagandarako agertokiak dira. “Ez zait interesatzen eskuin muturrekoen ideiak entzutea, ez baitago ideia berririk eskuin muturrean; errekruta berriak bakarrik daude” dio Laurie Penny kazetariak. Hau horrela:

Nola eztabaidatu faxista batekin

  1. Ziurtatu eztabaida batean zaudela, joko berera jolasten zaudetela alegia. Posible da aurrean daukazunarentzat egiten ari zaretena ez izatea argudioen eta kontra-argudioen joko dialogiko klasikoa. Posible da berari zu eta zure argudioak bost axola izatea, eta benetan axola zaiona:
    1. Begira duzuen audientzia izatea. Publikoaren aurrean irabazle itxurak ematea izan daiteke bere helburua, eta hau ez da lortzen azalpen logiko eta xehatuekin: akusazioekin lortzen da. Bera baldin bada akusazioak egiten dabilena eta zu baldin bazara uneoro azalpenak ematen dabilena… esaten denaren edukia lausotu eta itxuran bera agertu daiteke irabazle bezala eta zu galtzaile. Publikoan bat baino gehiago izango dira zure argudio eta azalpenekin galdu eta irabazle itxura duen tipo oso ziur horren alde agertzen hasiko direnak.
    2. Zu ez entzuteko behin betiko arrazoia identifikatzea izatea. Etiketa bat jarri nahi dizu, esango duzun guztia etiketa horren azpian lurperatu nahi du, eta bere buruari eta mundu guztiari (hemen ere publikoa oso garrantzitsua da) esan nahi dio ez duela merezi zu eta zu bezalakoak entzutea, etiketa hori baitzara. Ad hominem falazia, alegia.
  2. Zure argudioei zerikusi gutxi duten akusazioekin erantzuten agertzen bada hasieratik, fede onez ez datorrela iragartzen digun alerta argi bat da. Gauzak horrela, ez da beharrezkoa eztabaidan sartzea. Inork defentsan jokatzera behartzen bazaitu, ez duzu zertan jolastu.
  3. Faxisten gustukoa ez den talde baten parte zara? Feminista, LGTB+ komunitatekoa, pertsona arrazializatua… Aukera baduzu, eta betiere segurtasun baldintza batzuk badituzu, izan oinarrizko interakzio informala berarekin: hitz egin eguraldiaz, kirolaz, etxepeko fruta-dendako prezioez, partekatu dezakezuen edozertaz. Zu eta zu bezalako pertsonak deshumanizatzeko tentazioa uxatu.
  4. Eztabaida antzuetan ez sartzeari esker aurreztu duzun energia guztia faxistek tokirik ez duten gizarte hori sormenez eraikitzeko erabili. Musika edo madarikazioak erabili ditzakezu, adibidez. Eta, nola ez, feminismoaren iparrorratzari jarraitu. Ez dago feminismo intersekzionala baino edabe boteretsuagorik supremazismo zuri misoginoari mugak jartzeko.

 

[Harrigarriro (edo ez) komunikabideetako iruzkin ataletan ugaltzen diren izaki ozpindu horiekin ika-mikan sartu ala ez erabakitzeko ere balio du zerrenda honek.]

 

 

Nola eztabaidatu faxista batekin

11 pentsamendu “Nola eztabaidatu faxista batekin”-ri buruz

  • Gaur egun joera handiegia dago ezkerrean kontrako ikuspuntua duen edozerri faxista deitzekoa. Bitartean artikulu honek faxistatzat hartzen dituen ezaugarri asko egungo moralaren jabe den progresiari aplika diezazkiokegu inolako arazorik gabe. Ezkerrak aspaldi galdu zuen burua

  • ganbaratxotik 2018-11-10 18:46

    Erabat ados.
    Euskal VOX-a sortuko da uste baino lehenago eta hobe prestatuta egotea. Nahiago nuke behingoz mozorroa kendu eta plazara aterako balira beraien EH salbatzeko proposamenak zentzuk diren ezaguteko. Irrikitan nago.

  • Eta nola jakiten da nor den faxista bat?

  • Eta nola jakiten da nor den faxista bat? PPkoak faxistak dira, Voxekoak ere bai, Psoekoak? Herri Batasunekoak?…

  • Faxismoa mugimendu autoritarista nazionalista bat zen, bere proiektu, garai eta jende konkretuarekin. Beraz orain faxismoa gora eta behera aipatzea, jende arruntaren begietan batez ere, ridikuloa da. Jende arrunta, zuzeu bezalako medioetan sartzen ez dena eta idazten ez duena, politikan sartzen ez dena eta bizitza arrunt bat besterik nahi ez duena, ez da tontoa. Ohartzen da faxista ahoan bolo bolo dabiltzanak argumenturik gabe gelditu direla, edo okerragoa dena, ez dute argumenturik landu nahi. Dagoeneko haiek ere aspertu dira.

    Aspalditik alderdi politikoak ez dira herriaren aldeko estamentuak, ez dira ezta zure bozkaren truke estatusa, dirua eta boterea lortzen duten indibiduo talde egoistak. Orain jada kapital amaigabea dutenek erosita daude, sartu baino lehenago jada erosiak daude. Horrek ezker eskuin arrakala guztiz suntsitu du, orain, ezker zein eskuin, muturreko zein moderatu, helburu berdina dute alderdi politiko guztiek: jada beharrezkoa ez den langile klasea zatitzea, zokoratzea eta esklabutzea. Zer dela eta dago orain, ezkerra, indibiduoaren eta eskubideen zaindari zen hura, berriz arrazismoa eta sexismoa berpizten? Begira euskal komunikabideak. Bertan ez dago arraza eza, edo asexualizazioa. Guztia da emakumeek hau eta afrikar amerikarrek bestea. Ikusi besterik ez dago Davis datorren bakoitzean nola autoflagelatzen diren hemengoak ideologoak. Trukean zer egiten du eskuin alternatiboak? Akats berbera! Tranpan erori eta identitarismo zuria eta maskulinismoa besarkatu. Akzio eta reakzio zikloan dute langileria harrapaturik eta hau ezin dela gainditu dirudi.

    Ahaztu al dugu berdintasunaren aldarria? Ez dugu nahita ahaztu. Argi dagoena da langile klaseak ez duela propaganda gerra irabazteko gaitasunik, behin eta berriz ikusten dugu hau, geldiezina da. Beti amaitzen du kapitalisten diskurtsoa besarkatzen panpintxoen modura.

    Baina hemen herri askok, euskaldunak barne, abantaila bat dute. Guretzat ez dago berdintasuna eta justizia jokoan, gure biziraupena dago jokoan. Eta hau ere bistakoa da, hemen langileriaren borrokak beti eduki du sinesgarritasuna mantendu duen mugimenduren bat bizirik, ziklikoki korronpitzen joten diren arren berriak agertzen dira.

    Hobe dugu diskurtso histerikoetatik aldendu, batasuna eta berdintasuna berriz besarkatu. Baina hortarako merkatariei ezezkoa eman behar diegu, eta pribilegioei uko egitea oso zaila da…

  • “faxismoak ez du sinesten deliberazio publikoan edo eztabaida dialogikoan. Hierarkia autoritarioan datza bere ideologia. Erabakiak goian hartzen dira, eta hortik behera konplitu besterik ez da egin behar. Beraientzat, eztabaida publikoak propagandarako agertokiak dira.”…………..Gaurko ezkerra deskribatu berri duzu.
    Youtuben dauden milaka “How to argue with liberal, libtard edo leftie” Estiloko zerbait egin izan nahi duzu, baina mundu mailan argudioekin hitzegin nahi ez duen eta diskusioa ixteko FAXISTA bezalako hitz komodinak erabiltzeko fama ezkerrak hartu du.
    Hau da, eskuineko norbaitek inmigrazio politikarekin ados ez dagoela dioenean publikoki eta datu batzuk ematen hasten denean, segituan diskusioa itxi nahi duzue eta modu azkarrena FAXISTA,ARRAZISTA, blabla ZISTA edo blabla PHOBO deitzea da eta hitzegiten ez uztea, horretarako legeak egin dituzue “gorrotoaren” legea bezalakoak.
    Zergatik ezkerrak ez du gaur argudiatu nahi??
    Irrati guztiak, telebista guztiak, prentsa, legeak, stablishmenta………dena zuen alde daukazue,inmigrazioa,LGBT,hirugarren olatuko “feminismoa” bultzatzen, eta ados ez dagoen oro ixildu nahian edo “pertsegitzen”. Hau noski ez da agintzen duten eliteak derrepente hippie edo ezkertiar bilakatu direlako, haien ideologia botorea eta dirua da……haiek orain duten behar globalistarako ezkerra hobeto datorkielako bazizik, zihurrenik pixkat informatu balitz ezkerra ez luke ain gustoko etortzeke dagoena.
    Gaur egungo ezkerra nahiko eroso dago instituzioetan, estabishmenta lagun eta ONG etan diru publikoa gastatuaz.

    FAXISMOA:
    Nor da gaur bere ideologia eta pentsaera pertsona orori indarrez nahi dioena??
    Gurasoak euren haurren edukazioa aukeratzeko eskubidea urratu nahi duena besteon haurrak baituaz??
    Bere bizitza bere inguruan egin eta besteei bakean utzi ordez edozein elkarte gastronomiko, ohitura, alarde, dantza ,kanta, LIBURU, kontu zahar…..euren ideologiara moldatzeko aldatu edo zentsuratu nahi duena??
    Ideologia denaren gainetik jarria “pentsamenduaren polizia” sortu duena “pentsamendu bakarra inposatzeko”??
    Edozein eztabaida itxi nahi duena norbait ez badago ados eta bereziki datuak ematen asten denean??
    Ados ez daudenak irainekin eta meatxuekin (denuntziatu egingo zaitut) ixilarazten duena??

    Ni abertzale izateaz gain ezkertiar nintzen, baina gaurko ezkerra beti gorroto izan dudan faxismoan, tiranian, bihurtu da, jasangaitza den diktadura batean.Agian SOROS bezelako tiranoak ezkerra finantzatzen hasi zirenean globalismorako herraminta,lanabes, bihurtuaz ezkerra eurek bezalakoa bilakatu delako.

  • Primeran esan duzu, goragu. Aupa zu!

    Ni ere lehen ezkerra bozkatzen nuen. Europan milaka egin dute ni bezala, ezkerrari botoa emateari utzi.

  • ganbaratxotik 2018-11-12 19:17

    Ea ba. BOX eratu eta aurrera! Ez ezker ez eskuin nahi bada, Abertzale muturreko deitu eta benga! aurkeztu proposamen berritzaileak Euskal Herriari. Aniztasuna beti da aberasgarri eta Espainia, Frantzia edota Polonia-ren pare geundeke. Aportazioa ederra Estatua azkarrago lortzeko. Eta horrela ez bada Estatu homologatu baten gisa funtzionatzeko.

    Barkatu baina nik Ezker abertzalean jarraituko dut.

  • Ezker Abertzaleko bozkatzaile ohia 2018-11-12 20:20

    Hori da zuk nahi dezuna ganbaratxo, vox moduko pailazo fatxa batzuk edukitzea aurrez aurre, neurria hartua diezulakoan edo. Bada, benetako alderdi abertzale eta nortasunzale bat sortuko bada, berauk zinezko euskaltasuna izango du oinarri halabeharrez, ez hain justu egungo ezker abertzale klaudikatzaile, progresista internazional sorosiano horren moduan,eta, jakina, zinezko euskaltasunak ez du zer ikusirik zuk buruan duzun txapelaz jantziriko martinez el facharen karikatura horrekin. Beraz, segi ilargiari begira.

  • euskaldun bat 2018-11-12 21:16

    Ganbaratxotik, ohartzen al zara hemen batzuk “fatxa” deitzen dietela besteei baina alderantziz ez dela botatzen inolako adjetiborik, adibidez, “komunista” eta antzekoak? Konturatzen al zara, garai batean desiragarri ez zen orori “komunista” deitzen zitzaioa eta horrekin bizi guztia arruinatzen zitzaiola eta orain berriz alderantziz, desiragarri ez den orori fatxa deitzen zaiola, erabat neutralizatzeko asmoarekin? Zertara dator “Vox” eta antzekoak? Eguneratu zaitez apur bat! Hemen jendea esaten ari dena da, oraingo ezker abertzale hori une honetan ezereza bera dela, starlux-ekin egindako zopa bezalakoa. Proposamen abertzaleak: bi ume baino gehiago izan nahi dituzten gurasoak ez demonizatzea, bat. Zenbat gelditu ote dira gehiago izan nahian baina “Opus”-ekoak izan daitezkeela ez entzuteagatik ez dituzte gehiago ekarri. Bai! Eta ezkerreko orbitakoak ibili dira horrelako lotsak gizartean zabaltzen, eta zuk badakizu ondotxo! Entzuna diot gure herri honetan oso pertsona politikoki zuzena den bati norberak bere umeak eduki nahi izatea egoismoa dela esaten, EITBko tertulietan hor izaten da. Eta orain zer? Ongi etorri, ongi etorri mundu guztiari! Zerorrek idatzia da, ez omen da mestizajerako beldurrik izan behar. Auzolotsa ez! Hurrengoa zarete! Zertarako aipatzen duzue euskara?! Jende guztia ari da konturatzen, eta ez hemen bakarrik. Aireportuko janaria jaten ez dut amaitu nahi, jan zerorrek!

  • ganbaratxotik 2018-11-13 11:33

    Ironiarik gabe. Edonork soma dezake dagoen giroa. Globalizazioak dakar hori ere. Beldurraren lainotzarra hedatu da. Eta noski euskaldunok ez gara inmune. Ez bait gara hain desberdinak eta kanpotik ez bakarrik etorkinak, haize-korronte ideologikoak ere, haiek ez bezela, libre dabiltza. Beraz pentsakera hori artikulatu beharko litzateke. Ezagutu zeintzuk diren proposamenak eta eztabaidatu. Bertan. Euskal Herritik Euskal Herrira. Hemengo erreferentziarik ez bada Espainia eta Frantziakoen zakura joango dira bozka horiek. Ni ezker abertzalearen muturrean nagoen bezela eta nereak hor, mahai gainean, dauden bezela, nahi nituzke izan euskaldun muturrekoon proposamen horien berri modu formal eta argian. Euskera-, hezkuntza-, lurraldetasun-, berdintasun-….politikak azaldu eta arrazoitu eta eztabaidatu. Bestela balitz, artikuluaren egileari arrazoia eman baino ez zaio egiten. Eta jasotako erantzunen tonoak eta zenbait espresiok hori berori pentsatzera eramaten naute tamalez: ezinezkoa dela.