Noiz zahartu
Noiz zahartu –
Entzun dut irratian, goizean, lanera bidean, egunak zer ekarriko digunari buruzko burutazioen artean nindoala, Brad Pitt aktore ezaguna agertzen omen dela GQ izeneko aldizkari baten. Bere bizitzaren ingurukoak kontatzen omen ditu, banaketa, Angelina, ez dakit zenbat sema alaba, han eta hemen jasotakoak, alkoholismoa, auskalo nola gustatzen zaion ardoa, eta abarri buruz ari dela. Irratiko aurkezleetako batek esan du zahartuta bezala ikusten duela, -badu bere adina ere, esan du beste batek;
-59 edo. -Hanbeste? Google faborez
–Ez, ez, 63an jaiotakoa omen da, 54 urte ditu.
Aitortu behar det, urteak aurrera egin ahala, aurpegiko ximurrak gero eta garbiago, sakonago, nabaritzen nituen aiñan, kopeta gero eta bistarago, ilea exkaxten eta zuritzen, goizero espiluari galdetu izan diodala, –zahartu naiz?
Eta konparaziorako joera bat ere izan, banuela. Eta norekin konparatu? Okerragotzat izan ditudanak albora utzita, (PSOEko Karmona jauna, esate baterako) Pitt jauna izan dut erreferente positibo bezala, optimismo aize bat bezala ekartzen zidana. Esperantza edo itxaropen bat.
Eta gaur goizean zahartu dela entzun dudanean (gaur egungo gazte hauek ez dute kupidarik), tristura moduko bat sartu zait gorputzean, atsekabe light bat. Nire zahar edo heldutze bidean lagun izendatu izan dudan Brad, zahartu dela dagoeneko.
Ba omen da gizonezkoen bizitzan, batzuk 40 eta beste batzuk 50 urte bueltan kokatzen duten horretan, krisialdi sakon bat. Pitt-ek erreportaian azaldu edo erakusten diguna. Eta badirudi, bizitzaren momentu honetan –nola esan- dena hankaz gora botatzeko kapaz izango bagina bezala, tentazio bat, dena berritu, dena kuestioan-zalantzan jarri, bide onean ote goaz, eta horrelakoetan. Metafisika hutsean murgilduta.
Igande goizetako zaldiketa klaseetan, ikasleei begira, tribunatxoan eserita, gurasoen arteko solasaldian, neska-emakume batek pasa den astean bota zuena etorri zait burura, beste bere ezagun omen duen bikote baten balizko krisialdiari buruz bota zuena, bere gaztelania bizkaitar berezi batez:
- Ojo con los hombrez a los 40, que eztan en un momento que zon capazez de cualquier coza eh?
- Yo ya le digo al mio, si te gusta lo que hay, bien, y si no, a casa de tu puta madre!!!
Eta Braderekin, elkartasun bat bezala sentitu dut, gure adin bereko zahartasunean.
http://www.elpais.com.co/salud/hombres-como-sobrevivir-a-la-crisis-de-los-40-anos.html
http://lifestyle.americaeconomia.com/articulos/10-senales-que-delatan-la-crisis-de-los-40