Mikel Goñi kartzelatik irten berri
Mikel Goñi kartzelatik irten berri –
eitbko Abiapuntua saioan izan da Mikel Goñi pelotari ohi nafarra, 2018an espetxeratua izan zena eraso eta estortsioa egotzita, hirugarren gradua lortu berri du oronoztarrak. “Aterrizatzea” zaila dela onartu die Maider eta Andoni saioko aurkezleei, baina zorionekoa omen da, jende askoren babesa izan duelako. Lagunak eta familia ondoan izan dituela eta gogoeta eta hausnarketa gehiago elkarrizketa interesgarrian, solasaldi osoa hemen. 2014ko azaroaren 30etik abenduaren 2ra bitartean bi pertsonari legez kontrako atxiloketa, mehatxuak eta lesioak egitearen akusaziopean auzipetu zuten eta zortzi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten, 2018ko abuztuaren hasieran sartu zen espetxean eta hirugarren gradua lortu berri du. Indar handiko pilotaria, titulu nagusietatik bakarra besterik ez zuen lortu, Nafarroako 2001eko lau eta erdiko txapelketa. Mari Mar Romero alcorcondarrarekin ezkondu zen urte hartako abenduan. Pilotalekuetan egindakoagatik baino gehiago, pilotalekuetatik kanpoko egintzengatik izan da ezaguna, parrandazale amorratua, pilotarien elitetik kanpora geratu zen arren, ospeari eutsi zion eta hainbat telebista saiotan egon zen: Euskal Herriko 101 Gaztelu, El Conquistador del Fin del Mundo, etab.
Mikel Goñi, kartzelatik irten berritan: ”Bizitakoari buelta eman, hortik ikasi eta hemen ez dago besterik”