Mediku onenak

Mediku onenak –

Iragan larunbateko manifestazio carpetovetonico eta zoldazuan, enegarren aldiz, mediku onaren eta euskaldunaren falazia erabili zuten. Espainolismoak itsututa ez dauden pertsona on eta zintzoekin ez da denbora gehiegi behar falazia hori desmuntatzeko, erraza baita medikurik onena euskalduna izan daitekeela frogatzea. Beraz, ez gara errepikatuko.

Mediku onenak

Baina gaur mediku onenen kontu horrekin gogoratu naiz berriz, Osakidetzako oposizioen eskandaluaren kontura. Izan ere, hizkuntzen auzia gorabehera, ematen baitu orain arte ez diogula kasu handirik egin mediku onenak aukeratzeko sistemei.

Isiltasun ozena omen da mediku espezialistak aukeratzeko probetan tranpak egiten direla. Vox populi. Nik neuk izan dut horri buruzko solasaldirik lagun mediku batekin, etsituta baitzebilen jakin bazekielako egin behar zituen oposizio batzuetan nork eramanen zuen lanpostua. Eta Osasunbideaz ari naiz, mediku espezialisten plazak lagunei edo antzinatasun handiagoa dutenei errazteko ohitura ez baita Osakidetzako ajea bakarrik.

Eta kontua hain ezaguna bada, eta zantzuak hainbertze badira, zergatik errepikatzen da hau behin eta berriz? Zergatik ez dago epaitegietara eramateko moduko frogarik? Berria egunkariak gaur hainbat lekukotzarekin osatu duen erreportajean bete-betean asmatu du, nire ustez. Sistema klientelar horrek kaltetzen dituen hautagaiek ez ohi dute salaketarik jartzen, batetik, “beldur” direlako eta bertzetik uste dutelako hurrengoan “beren txanda” ailegatuko dela.

Alegia, mafia moduko bat dago, baina denek mafia horren parte izan nahi dute. Eta horretan dabiltza gure mediku onenak, gurpil zoro horretatik ezin aterata.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saiorako ‘Minutu bateko manifestua’, 2018ko ekainaren 5ekoa]


Mediku onenak

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

Zer duzu buruan “Mediku onenak”-ri buruz

  • Sistema publikoko zati handena sare klientelar erraldoia da, ez da ezer berria zoritxarrez.
    Gizarte zerbitzuek pobreak eta arazo sozialak egon daitezen nahi dute, hortaz bizi baitira, besteen desgraziez. Polizia eta botere judiziala berdin, herritarron bizitzako txoko guztietan sartzen den legedia nahi dute, beraiei jana emateko. Ez zaie batere axola estatu polizial totalitario bat sortzen ari direnik, kontrol sozial absolutorantz doana. Azken urteetan hauekin batera feminismotik ari da sortzen sare klientelar berri bat, “tailerrrak”, hitzaldiak, sexu “hezkuntza” etab. bezalako eufemismoekin. Genero ideologia banderatzat hartuta, sare honi ez zaio axola gizon eta emakumeen arteko mesfidantza eta familiaren suntsipena bultzatzea, beren poltsikoak bete bitartean.
    Orain arte bazirudien osasun publikoko sistema zela duinena, baina honekiko mesfidantza geroz eta handiagoa da, zuk diozun bezala. Panorama tristea benetan. Ondo izan