Marrubiak

Marrubiak – 

Dagoeneko marrubiak saltzen dira fruta-dendetan. Badakit batzuentzat ez dela oso albiste garrantzitsua izango. Gainera, egun hauetan gauza izugarriak eta neurrigabeak gertatzen ari dira; batez ere -zentzu askotan- neurrigabeak: hor dago, adibidez, Kaliforniako sute beldurgarri hori; Laportaren edo Zuckerbergen portaerak; Trumpek Groenlandia hartzeko proposatzen duen kanpaina hori; Nico Williamsen orkatila, Gómez Amador, Beloradoko mojak, Ayuso eta Frank Cuesta, Sagardui, hogeita hamazazpi orduak eta Díaz eta Cuerporen – oso abizen bitxia- arteko ika-mika.

Irudiaren kreditua: Joanna Kosinska

Baina, hala ere, uste dut marrubienak teleberriak ireki, titularrak “bereganatu” beharko lituzkeela: “Badaude marrubiak jadanik fruta-dendetan”, berri horren inportantzia azpimarratuko luken sarrera baten laguntzaz, horrelako gertaera batek suposatzen duen laburbilduko duena. Alde batetik, fruitu gorri hori berez diseinuzko eta zaporezko mirari txiki bat delako -agian, bai, gerezia baino apur bat txikiagoa-; bestetik, -eta agian hori izango da garrantzitsuena- Palostik etorritako kutxa horiek berresten digutelako bizitzak aurrera jarraitzen duela: bihar bertan norbaitek esango digula, leihotik begira eta erlojua kontsultatuz, “ya se notan los días”; hortik gutxira ehun mila biztanleko arnas birusen kasuak jaitsiko direla eta zuhaitzak kimatuko ditugula udaberriari bidea errazteko;  apur bat beranduxeago aratustetarako mozorroan, eta Aste Santuan egin nahi dugun bidai horretan pentsatzen hasiko garela; egun batetik bestera, albisteetan, kirolen ondoren, zentzugabeko zerbait iragarriko dutela: “goizalde honetan ordubietan hirurak izango dira”; handik gutxira, larunbat goiz eguzkitsu batean, terraza batean eserita egongo garelarik, txamarra erantziko dugula; espero dugun baino lehenago ikasturtea amaituko dela eta nerabeek kaleak eta plazak berreskuratuko dituztela; berriro hondartzatik oinutsik ibiltzen -sinesgaitza irudituko zaigu- egongo garela; iraileko argipean etxera itzuliko garela; uste dugun baino arinago parkeko xendrak hostoz estaltzen hasiko direla, gure alabaren DBH 4. mailako -jadanik…- Geografia testuliburuari azala jarriko diogularik; konturatu gareneko urriaren amaierako haize hori eskertuko dugula arropa lehortuko digulako; ia etxeak eramaten digun azaro erdialdeko haizete horretatik babestuko garela; ia jarraian, albisteetan berriro entzungo dugula martxoan esan zutena baino zentzugabeagoa den zerbait: “gaur gauean, hiruretan ordubiak izango dira”; bat-batean, arratsalde batean, paseoan, apirilean erantzitako txamarraren falta sumatuko dugula; segidan, Vigon beste Eguberri bateko argiak piztuko direla; ospitaleak kolapsatuko dituen gripe-gailur batera iritsiko garela; egutegia aldatzeko ia astirik izan gabe, marrubiak fruta-dendetara itzuliko direla.

Bai, jakina, Venezuelakoak -hau idazten ari naizen bitartean, Caracasen Edmundo Gonzálezen aldekoak eta chavistak posizioak   hartzen ari dira- azal bat merezi du, José Mujicak bere esofagoko minbiziaren metastasiaren aurrean izan duen jarrerari egunkarietako orrialde bikoiti batean txoko bat egin beharko litzaiokeela; hedabideek zehatz-mehatz aztertu beharko lukete zergatik, elkarrizketa beste aukerarik geratzen ez den une honetan, Zaporiyako edo Gazako bonbardaketak gogortu izana; orain, azkenik bakeaz hitz egitekotan daudenean, gerra biziagoa izatea. Baina zalantzarik gabe albisterik garrantzitsuena, Albistea -holan, letra larriz idatzita- marrubiena da, marrubiak berriro hementxe dauzkagula; aurrerapen bat bezala, premonizio bat bezala; bihar bertan -etzidamu beranduenez- norbaitek esango digula leihotik begira “nola nabaritzen diren egunak…”

En fin

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.

Zer duzu buruan “Marrubiak”-ri buruz

  • Hara, Axular handiak esanen zukeen bezalaxe, zer kalte dakarren gero eta kalekumeago izatea egunetik egunera. Gurean marrubiak maiatza eta ekainean egiten dira. Huelvako kakatzar horiek marrubitzarrak dira, pozoinez helduak, kaka garbia esaten dena. Bada euskaldunok Gurean marrubiak udaberriko al dirala e dakienik. Ba bai!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude