Mandarina

Mandarina da nire fruta gogokoena. Ataltxoz osaturik baitago, bizitza bezala. Atal bat bestearen atzetik oso bat osatzen, eta osoa amaitutakoan; hau da,  atalak bukatzien direnean hil egiten gara. Hil egiten gara, gure zukua, edo behintzat, honen arrastoren bat lagatuaz. Eta arrasto hau, urteak pasa ahala desagertu egiten da, zaporea bakarrik geldituz. Garai bateko mandarinen zapore mingotsa.

…Oier Aranzabal

Ekaitza bainuontzi batean