Maitekiro
Maitekiro –
Lagun iezaiozu zure senarrari maleta egiten.
Geltokirainoko bidean, begiratu goxoki gutxienez hiru aldiz; lautan, ahal bada.
Anima ezazu esanez astea azkar pasatuko dela: etzidamu, bihotza, asteazkena.
Ziurta iezaiozu urte horretan, azkenean ere, lekualdaketa lortuko duela.
Besarka ezazu presarik gabe eta emaiozu musu heze bat, bi ahal bada, nasara sartu aurretik. Bagoirako bidean oihukatuko dizkiozun azkenengo esaldiei gehitu sagutxo pare bat; ahal bada hiru. Esaiozu maite zaitut, sagutxo, deitu iristean, sagutxo… bera beti bezala zugana biratuko denean.
Itxoin trena urrundu eta bistatik erabat galdu arte: azken finean, ez diozu laguntzen haraino igande arratsaldero -gero eta argiago ikusten duzu- maitekiro agurtzeko, alde egiten duela ziurtatzeko baizik.
En fin
Bizirauteko jarraibideen eskuliburua