Lokartu al zarete

Erretratua

Erretratua

Interneteko zerbitzariei ere gustatzen zaie hondartzara alde egitea. Batez ere, bero handia egiten duenean. Eta horregatik azken egunetan ez da oso sano ibili bloga, baina lasai, inoiz baino guapoago etorri da bueltan. Inoiz baino morenoago. Moreno=guapo? Bada nondik datorkigu aurreiritzi edo kontzeptu hori? Hortaz erreflexionatzen aritu naiz arratsalde honetan.
Garai zaharretan zuritasuna apreziatzen zen eta berau lortzeko gorputza makilaje bereziz estaltzera ere iristen ziren. Zuritasuna zen puruena, eleganteena, erropa ona jantzi izanaren eta etxearen babesean egon izanaren ikur.
Badirudi ordea noble kontserbadoreenak ere liluratuta geratu zirela Hego Ameriketako arrazekin, eta edertasunaren kontzeptua nolabait aldatu zela.
Azkenean berdin dio koloreak, zatarra naizela ezin badut ezkutatu. Gaur erre egin nau eguzkiak.

Ekaitza bainuontzi batean