Logura

Arratsaldeak nau aupatu ohera.
Eta eguzkiak animoak eman: “Joan adi siestatxoa botatzera joño!”
Eta urdailak beste hainbeste: “Erreposo txiki bat behar duk!”
Eta ene buruak pentsatu egin du. Pentsatzen jarraitu du. Gehiago, eta gehiago, eta gehiago… “gehiegi pentsatzen diat tontoa izateko”
Eta denbora igaro da. Armairuak itxita, ordenagailuaren “salvapantallasa” bere horretan, ixiltasuna, Mª Inmakuladako umeren baten oihuak noiz behinka…

Logura joan da. Zalantzak eraman du.

Ekaitza bainuontzi batean