Lekittoko berbak II

Hona hemen Lekitton erabiltzen den beste hitz multzo bat, on egin!

APATX:
-Mojojoia, itsaski klase bat
-Animalien oin azpiak

ATEZUAN:
-Pertsona bat ezinetan dabilenean, estu dagoenean
-Barkua amarralekuari lotzen daben soka tentsioan dagoenean, apurtzeko zorian.

ATOAN:
-Erremolkean zerbait eraman

DZANGA EGIN:
-Uretara buruz-behera salto egitea

DZPART:
-Uretara hankaz behera salto egitea

DZINGO:
-Uraren sakonera txikiari deitzen zaio, uraren maila baxua denean

GANGIL:
-Bizitasun gabeko pertsona, arranke gabekoa. Baita gauzak ganora gutxirekin egiten dituena ere.

HARRANKILA:
-Erdarazko “ancla”.

IUTA:
-Plastikozko hari zuri gogorra, arrainak harrapatzeko erabiltzen dena. Pitaren antzekoa.

MALUTA:
-Neska ederra, mundiala.

PAPARROIAK:
-Horrela deitzen diote bainujantziari Lekitton.

PALT EGIN:
-Haria puskatzea, etetea.

TOSTA:
-Batel edo potinetako jezarlekua.

BRAGETERRE:
-Malizirik gabeko okerkeriak egiten dituzten haurrei deitzen zaie horrela, gauzak hankaz gora jartzean adibidez.

GUARINO:
-Pertsona apetatsua, egun batean sekulako agurra egin eta beste batean kasurik ere egiten ez duena.

KANKAILU:
-Handia eta ibilkera baldarrekoa den pertsonari esaten zaio.

KARDAI:
-Zorte txarra ematen duen pertsona.

MOSUMERKE:
-Muxuak erraz ematen dituenari esaten zaio, arrazoi barik muxuak emateko oihitura duenari.

MIZKINO:
-Gutxi jaten duen pertsona.

TAKET:
-Kirolen baten, batez ere futbolean, txarra denagatik esaten da.

TXATXAL:
-Zentzu gabeko gauzak, ganoragabekeriak esaten dituena.

TXATXAR:
-Tamainuz txikia denari esaten zaio.

TRAGANARRUA:
-Erdarazko “remolino”.

Hau izan da guztia gaurkoz! Aguuur!

Martius-i flickerretik hartua

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara