Kontrasteak
Kontrasteak –
Errepublika Eguna. Bi neska gazte Erriberako merkatuaren paretik doaz hizketan. Eskuineko besoa luzatuz, gerria bildu dio batak besteari, eta, ziplo gelditu dira kale erdian, elkar muxukatzen. Oker begiratu die albotik pasa den agure betokerrak, eta, eskuineko besoa luzatuz, agur faszista eskaini die neskei.
Biharamuna. Jende andana dago Erriberako merkatuaren parean, euskalakariak noiz helduko zain. Hantxe datoz, “ttipi-ttapa-ttipi-ttapa koorrika” kantari. Goienkaletik jarraitu dute beren bidea, eta, paralelo den Errondatik Begoñako Anaitasuneko kideek, tutuak buruan. Bilboko Katedralerantz doazela, talka egin dute euskalakari eta elizkoiek. Oinutsik doazenek hartu dute aurre bidegurutzean.
…
Irudia | Oinutsik | J.M. Pena Diaz | Creative Commons By SA