“Jainkoaren heriotzaren” ostean Berau aurkitzea

“Jainkoaren heriotzaren” ostean Berau aurkitzea – 

Fede guztiak, are in stricto sensu kanokikoki-edo fede-fedetzat ezin jo genitzakeen guztiz bestelako bizitzaren bultzagarri, zentzu-emaile edo oinarri-emaile diren horiek ere (noberaz haragoko horiek, eta egunak joan, egunak etorri, norbere eguneko bizitzaren jauginak ezin sahiestuki baldintzatzen dituztenak), guzti-guztiak, bizitzaren baitatik ernatutzat eta bere sakonetiko atergabeko jarioaren laterrean ulertu beharko genituzke. Hein honetan, zinez iradokigarrak geneuzkake Xavier Zubiriren jarraiko hitz hauexek:

Nork bere oinarri leukakeen horri bere burua bete-betean ematea, espero izatekoa denez, ez da inondik inora norbere bizitzatik kanpora egitea, guztiz bestela baizik; norbera “bera den eta ezinago inmanente den transzendentzia horri” bere burua ematea baizik. Eta kontrako norantzan ere, noberaz harago legokeen horri nork bere burua entregatzea nork bere burua bere oinarri formal eta baitakonera entregatzea baino ez geneukake” (X.ZUBIRI,El hombre y dios, 292-293). “Fedea, horregatik hain justu, norbera transzenditzen duen zerbaiti nork bere burua ematea da” (X.ZUBIRI, 295).

Aitortutako hau aitzakotzat hartuz gero, segidan, jarraiko honelako galdera, kezka edo jakinmina etor lekiguke burura; “Jainkoa hil da” edo “hil da Jainkoa” aitorrak, Nietzschek aurrenez ahotan hartu eta tematizatu zuen aitor horrek, eta gerora gizarte mendebladarraren geroztiko bilakararekin bat egingo zuen horrek, zer esan liezaguke sakon-sakonean? Balirudike, itxura batean bederen, “Jainkoaren heriotzaren” aitortzeak nihilismoaren esentzia guztia hartzen duela bere baitan. Hein batean, eta kontua nondik ikusten den, hala da, ezin uka. Alabaina, kontua sakon-sakonki aintzat hartuta, askoz harago doalakoan nago ni. Teismo/ateismo bitasun delako horretaz harago doa kontua, nire ikusian. Izanez ere, Zubirirekin esanda, kristautasunaren mezua bera, mendebaldar kultura greko-latindarraren baitatik garatua izan den aldetik, nagusiki gailendutako “kontzeptuzko logikan” (“logica concipiente”) ito eta hil daiteke, itxuraz kristautasunari uko egin gabe ere. Nire ikusian, Nietzschek zioskunaz bestera, nihilismoa ez da inondik ere kristautasunaren gainberaren eragilea, ez eta geroko ateismoaren ernatzailea ere, izatekotan, alderantzira baizik; bai “kontzipienteegi” ulertuagatiko “gatzatutako” kristau mezua, bai parean sortutako ateismoa, biak ala biak dira nihilismoaren kausa (zergatia) eta ez inondik ere, bere ondorioa. Ateismoa ez bezala, “Jainkoaren heriotza” berez, izatez, ez dago ezein gertakari erlijiosorekin lotuta, inolaz ere ez.

Orain, agian jada oso neuretik hitz eginda, eta akademikoki zuhurtzi batere gabe ur sakonegietan sartuta apika zera esatera animatuko nintzateke ni; “Jainkoaren heriotza”-rean aitorra kontzeptuetan itotako bizitzaren beste ulerpentzat joko nuke nik. Ziur, belarri-zuloetarako gogortxoegia zinezko Jainkoaren bilatzaileentzat. Halaber, “eslogan sinple eta soka motzekoa”, eta finean beste kontzeptualizazio hustu bat baino ez, Jainkoaren inexistentzia zinez aitortu uste dutenentzat. Nago oso sakonera handiko genuekakeela “Jainkoaren heriotza”-ren aitorra bere zentzu guztizkoan hartuko banegu; eta horretara hartuz gero, zinez bidegurutze batean jarriko gintuzkeela, ez uniboki, ez nahiatez, “Jainkotasunik” gabeko errealitate batean kokatzeko geure bizitzak, nahiz-eta agian bai. Atzera egindako izugarrizko jauzi bat baino ez geneukakeen aitor delako horren zinezko gauzatzeak benetako aukera handi baten aurrez aurre jarriko gintuzke gutaz haragoko delako oinarri hori “bizitzatik” aitortzeko edo ez:

Izatearen esentziatik soil-soilik pentsatu daiteke sakratuaren esentzia (Grazia duen hori). Graziaren esentziatik soil-soilik pentsantu daiteke Jainkotasunaren esentzia. Jainkotasunaren esentziaren argitan soil-soilik esan eta ulertu daiteke “Jainko” hitzak esan nahi duen hori guztia” (M.HEIDEGGER, Carta sobre el humanismo, 102).

Bizitzaren errai-erreietatik soil-soilik, inondik izatekotan, sakonean oso mintzagarri ez den misteroaren xuxurla entzungai zaigun edo ez esan ahal izango du, beste inondik ere ez. Honatx nire aspaldiko olerkitxo batzuk horren iradokigarri-edo , nahiko era ezinduan bada ere:

Errautsak ditugu bazterrik bazter,
Izan zitekeen HORREN errautsak,
izan zitekeena eta berriz ere izan ez dena,

Jaioa zitzaigun HORI antzemangarri beti
Aurrez aurre eduki
Eta ikusi ez.
Orain zerbaiti agurka gabiltzalarik pozik,
zerbaitxori diosala eginez,
ez baina HORRI,
bai baina Jainko-izena eman genion hari

Noiz ostera, “jada ez”?,
Noiz, baina, hauteman errautsetatik errautsetara historian barrena gaurdainokoan aldage presente iraun duen HORI?

Igor Goitia

“Jainkoaren heriotzaren” ostean Berau aurkitzea

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta espiritualetan jardunda.

2 pentsamendu ““Jainkoaren heriotzaren” ostean Berau aurkitzea”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2024-03-24 12:13

    Ez dago gauza penagarriagorik, norberari solitarioan tranpak egitea baino.

  • Igor Goitia Mora 2024-03-24 21:15

    Zinezko solitarioan, hau da, nor bere buruarekin zin-zinez bakar-bakarrrean, orduan bai, sinetsidazu, orduan bai lekurik batere ez tranpetarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude