Itsu-itsuan
Itsu-itsuan –
Egunkaria izan da ikusi egin dudan lehenengoa.
-Me reconocerás porque llevaré el diario -halaxe esan dit Interneten ezagutu izan dudan gizonak. Gustatu zait berripaperari, periodikoari deitzeko era ezohiko hori eta -Yo también -erantzun, tekleatu diot, lehenengo akordio horrek ilusionaturik, amets eginarazita.
Dagoeneko bata bestearen aurrean eserita gaude kafetegian. Berak bere ebakiaren ondoan La Razón_go ale bat kokatu du; nik nire garagardoaren alboan, Gara-ko nirea.
En fin