Isiltasuna, hitzaren atsedengunea

Isiltasuna, hitzaren atsedengunea –

I.
Edozein hitzen aurretikoa,
horren berrespena baino izango ez den ondorengo hitzaren aurre baldintza baino.

II.
Ondoren hitza etorriko,
ondoren hitza etorriko aurre-isiltasunaren berrespen gisara,
ondoren hitza, etorri, etorriko, berrespen eskas, trakets, ezin ailegatuzko moduan,
ailegatuko zaigu baina bere ahalegin saiatu asmotsuan, hitza.

III.
Isiltasunetik etorriko zaizkigu benetako hitzak,
eta halan, bereiziko hitz hutsal eta azaleko baino ez diren ia hitz guztietarik.

IV.
Benetako hitzak, isiltasunak ernata.
Eta soil-soilki isiltasunak zeharkatua, betea, dagoenaren entzunkizun.

V.
Isiltasunetik jaioak,
isiltasunak besarka ditzan,
isiltasunak argiturik ahoskaturiko hitzak,
isiltasunaren patxadan datzan horrek soil-soil entzun ahal izan ditzan.

VI.
Isiltasunean errotu, horretan murgildu,
gerora, mintzo ernean,
ahoskatutako hitzezko ondotiko errealitatean jostatzeko.

VII.
Hitzetik hitzera jolasean.
mintzo jostalarian pozez hegaldaka,
betiro eta aldiro isiltasunaren besarkada beroa sentituz.

VIII.
Isiltasunak beretik ernatutako hitzak
du atseden hartzen berehala bere isiltasun sortzailean.

Isiltasuna, hitzaren atsedengunea

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta espiritualetan jardunda.