Isiltasuna, errealitatearen sorburua

Isiltasuna, errealitatearen sorburua –

I.
Zera da bada isiltasuna?
Errealitateak daregingun bihotz dardara bazik.

II.
Zer dugu isiltasuna bada?
errealitatea ez behartzea baina,
errealitateari bere horretan harrera egitea baino,
berau besarkatzea baino,
dagoen dagoenean geure bihotza zabaltzea baino.

III.
Dena eta ez dena posible egiten duen guztia,
denak eta ez denak behar duten guztia,
izan eta izan gabe ere den guztia.

IV.
Isiltasunak bere apalean,
bere txikian soilik,
eman dezake bide Hitz handirako,
isiltzera deitua den Hitz handi,
arruntaren txikitasunetik jaio den Hitz handi,
eta arruntaren txikitasunean lokartuko den Hitz handi.

V.
Murgil gaitezen egunerakoaren, arruntaren, misterioan!
txikia baino ezin izan den misterioan.

V.
Ezin ezdeusago,
ezin hutsalago,
biluztezina bere ezinago apalean,
da handi bere txikian isiltasuna.

VI.
Handia bere txikian
ezein pentsamendu, ideia edo sentimendu zurbiltzen denean.
bizitzaren aurrean ahuspez jartzen direnean,
hor ari da isiltasunarekin bat egiten.

 

Isiltasunez, zinez handia dena txiki dagerkigu ezinbestez,

eta txikia dena handi bere txikitasunean.

Isiltasuna, errealitatearen sorburua

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta espiritualetan jardunda.