iGoi

Jada jakina da. Marisol gosaltzen izanen da orain, hausnartzen… gaindosi lingüistikoz eginiko pasta batzuk, Kolonbiako kafea… zein ederra izan zitekeen errektoretzako despatxoa, hausnartzen.

Dezepzionatu nau Ikasle Abertzaleak-ek. Arduragabekeriaz dute jokatu. Ikasleongan omen zuten boterea erabili nahi zuten abstentzioa lortzeko. Zein helbururekin? batek jakin. Garbi geratu da ustezko botere hori ez dutela, ikasleon parte-hartzea %11 igo baita. Garbi geratu da abertzaleon batasuna horrela ez dutela lortuko unibertsitatean.

Iñaki Antiguedaden arrazoiak nire egiten ditut.
Ea Goirizelaiak ez duen dezepzionatzen.
“Marisol zelan gaindosi pastak?”

Ekaitza bainuontzi batean