Hondartzan, buruari eraginez.

Ezin diot galdetu nire buruari zergatik den zerua hain urdina udan. Ezin dut konprenitu nolatan dagoen area hain bero, eguzkia hain irriparretsu. Ingurukoek zein erraz egiten duten parre, badute arrazoirik? Nitaz ari dira ala zorion hutsagatik? Zerua urdina da, area bero dago eta eguzkia irriparretsu, eta kresalak begiak egosten dizkit.

Alboan ume bat hondarretara pixa-txarrasta botatzen dabil, amamak arrastoak tapatu dizkio kanitxe garbiaren antzera. Atzean familia bat azken toldoan, 345.enean. Eta dutxetan ile-hori bat, ez da getariarra.

Area bero, zerua urdin, eguzkia irriparretsu…

Urtzi haserretu da jada, musean jarraitu behar dut! “Ordago”

Oier

Ekaitza bainuontzi batean