Hitzontzikeriaren krudelkeria
Hitzontzikeriaren krudelkeria –
Gehiegi jardun dugu lepotik gora… hala esaten zen gure euskaran, adierazteko ez benetan, axaletik, sentitu gabe hitz egitea, eta eskuarki bakeagatik, adiskidetzeagatik, konpontzeagatik. Hizketa merke eraginkorra… interakzioan huts egin da. Aspertu egin gara, eta aspergertu. Hitza lepoan hartu eta segi aurrera. Ederki: baina nora?
(SEGUROLA, Iñaki, Sed quia sua, 14)
…
Doilor, gupida eta errukigabe aritzen gara hitzekin errealitateaz,
errealitatea eta errealitatearekikoak bortxa eta bortxa,
oharkabean eta kontzientzia batere, gutxienekorik eduki gabe,
esan eta esan,
aitortu eta aitortu,
deskribatuz,
juzgatuz eta asmatuz,
zin eginez,
opa izaten,
eskerronki,
eta irainka eta gaizkiesaka…
beti gure lengoaiaren talaiatik,
errealitatearen aurretiko, gainetiko eta ondotikoak baikinan,
berorrek guri zor, eta ez geuk berorri…
gupidagabeki,
erruki faltaz,
doilorki eta krudelki
Beti mingaina neurrik gabe astinduz…
Baina Segurola euskaldunez partikulazki mintzatzen zen?
ala gizaki guziez orokorki?
Eta zu Igor?
Adeitasunez
Egun on Benat;
Segurola “olgetan-benetan” ari da (berak dioen morduan), hau da, zinez noraino bene-benetan, edo noraino erdi txantxetan ari den jakiterik ez dagoela (berak berorrek ere batzuetan ez zekiela zioena) lehengo euskal senaren (euskaratiko sena) alde aritzen da…
Horregatik, lerro horietan kritikatzen duen “denetaz hitz egite” horri, hitzontzikeria horri, lehen, are testu klasikoren baten batzuetan, “lepotik gora hitz egitea” deitu ohi ziotela kritikoki…
Bere liburuan, justu horren gaurko kritika egiten du, alegia, gaur gure euskal gizartean “lepotik beherakoari” kasu egiten ez diegula, oso ondo gaudela “lepotik gora”, eta erabat ahaztuta “lepotik-behekoaz”…
Zer esan nahi du horrekin, (lepotik beherakoari kasu ez egiteaz)?…labur-labur, eta agian zabar samar nire aldetik, (ze onena bere liburua irakurtzea dugu ): denetaz hitz egin beharra, dena jakiteaz, dena borobil, argi eta dogmatikoki ulertzea, erralitatearen sakona eta zabala “ismo” delako sinesmen batean itoaraztea…
Horren harira, euskal hiztunen sen “extint” (hau da, iraungia) delako horren defentsa eta aldarria egiten du…isiltzea, hitz egin gabe hitz egitea, “ez eta bai”-ka hitz egitea, alegia, berak dioen moduan, “ez”arian eta “bai”arian…ezer itxi gabe.
Mila-mila esker zure galderagatik, espero dut zer edo zer argitu izana…
Besarkada bat
Kaixo berriz ere Benat
Nik zer diot?
Ba, beste modu batez, antza izan dezakeen zerbait…horregatik lotu ditut. Dena den, nik, orokerrean, ez euskalduenei bereziki zuzenduta
Olerki-moduko bat da, askoz gazteago nintzenean eginda, orain 10-12 urte…eta nola edo hala horrelako zerbaitez ari nintzen…
Badakit, relatibistatzat jo litekeela, baina justu kontrakoa nahi nuen iradoki, alegia, hau edo bestea esan, aitortu,… ondo jakitea, aberatsa eta sakona zinetan dena beti errealitatea dela, beti gainditzen gaituena, beti ezin esanezko batera eraman beharko gintuzkeela errealitateak…
Garai hartan oso zubiriano nintzen, eta horren harira, Zubirik “inteligencia logificante” eta “entificación de la realidad” direlakoen kritika egiten du eta “inteligencia sentiente o sentir intelectivo” bat proposatzen du interbide gisa.
Mila esker Benat eta besarkada bat
Kaixo berriz,
Ez dator honen harira, baina zure Simone Weilen “Errogabetasuna” topatu dut (ni, orduko hartan ez nenbilen Zuzeun eta ez nuen ikusi)…
Izugarria da egin duzun lana, bikaina, eta izugarri estimatzekoa!
Asko disfrutatzen ari naiz.
Batetik, zorionak egindako lan bikainagatik eta bestetik, nire esker ona!, a ze oparia euskaraz irakurzaleontzat!
Mila-mila esker Benat!
Ba araiz Igor zer edo zer argitu didazula! eta irakurriko dut bidali didazun testua.
Justu aipatzen duzun Simone Weil maistra bikaina dateke lepotik beheretik pentsatzen ikasteko. Ez ote zuen berak lan egin nahi izan automozioko enpresetan langile- kondizioari buruz idatzi zuena errealitatean egiaztatzeko?
Horregatik nahi izan nuen bere testu hori itzuli, nahiz ez nintzen gaiena (edo gai) lan hori egiteko. Baina gure baserrietan erran ohi zen bezala ” ez da beharra bezalakorik…” bestela esan nik ez banu testu hori itzuli nork eginen zuen bada?
Horregatik Zuzeuko bertsio hori euskara akatsez betea da baina Maiatz argitaletxeko Etchezaharreta eta Emilio Lopez Adani esker testua hobetu bat irailean agertu da liburu dendetan. Izenburua aldatu dugu eta ez da gehiago Camusek asmaturiko “Erroztamendua” izanen murriztzaileegia zelako baizik eta ” Askatasunaren erroak”.
Adeitasunez