Hitzen boterea

Hitzen boterea –

Boaventura de Sousa Santos Portugalgo soziologoak demokrazia egunero eraiki behar dugula esaten du, ez delako botoa ematea bakarrik. Ideia horretatik, faxismo soziala azaltzen du: demokrazia batean  bizi garen arren, agian faxismoa ere agertzen da etxean edo hiriko leku basatietan. Adibidez, gizon batek lantegi demokratiko batean lan egiten du, baina etxera iristear emaztea jipoitzen du; edo poliziak hiriaren erdian gizarte eskubidearen alde lan egiten du (leku zibilizatuetan), hala ere leku basatietan kontrakoa egiten du. Hortaz, Boaventurak esaten duenez, faxismoa ez da iristen militarrekin, hartzen dituzten neurriekin baizik.

Hitzen botereaHego Amerikan hori ikusten ari gara. Demokraziaren eskuz, faxismoa iritsi da eta hori ez da merkea izango. Zer aldatu da? Jendeak giza eskubideen aldeko borroka zalantzan jartzen du; gainera, errepresioa ondo dagoela esaten du, ordena beharrezkoa delako. Orduan, eguneroko bizitzan, hizketa faxistak agertzen dira eta normalizatzen dira. Esaterako, eskolan neska bati bere arropagatik (praka oso estua delako edo nikia motza delako) zigortzen dutenean, beste diskurtso matxistei atea irekitzen diete; edo norbaitek xenofobia eskolan ez dela existitzen esaten duenean, xenofobiari leku bat ematen dio, hor ez delako  hitzetan jartzen. Alegia, zerbait esan badezaket, existitzen da (matxismoa existitzen da nire hitzak matxistak direlako, gainera, matxismoa existitzen dela esaten baita); zerbait esan ez badezaket, ez da existitzen. Beraz, xenofobia existitzen ez bada, zer da etorkinei egiten dietena? Xenofobiarik eskolan ez badago, nola esango dute gertatzen zaiena ikasleek? Beste gauza bat izango litzateke, baina zer? Hori gertatzen denean, lerro estu batean gaude. Gero kalean arrunta izango da beraientzat gizon batek neska bati bere arropagatik zerbait esaten dioenean; edo poliziak etorkinak gaizki tratatzen dituenean.

Gaur egun, ez da erraza hitzak zaintzea,  egia-osteko munduan hauek ez dute ezer balio, egiak islatzen diren ala ez ez delako garrantzitsua. Egoera honetan, inportantea bakarrik hitzak dira, hauekin mundua gustura eraikitzen baitugu. Zer izan nahi dugun gure aukera da, horretarako eguneroko ekintzak eta hitzak zaintzea beharrezkoa da. Bestela, faxismo sozialak sartzen dira. Horren kontra borrokatzea ez da erraza, De Sousa Santosek esaten duen bezala, demokrazia egunero eraikitzen delako.

Hitzen boterea

 

Eskola publikoko irakaslea naiz

Zer duzu buruan “Hitzen boterea”-ri buruz

  • Kuriosoa demokrazia eta aniztasuna gehien pregonatzen duzuenon jarrera gustatzen ez zaizuena katalogatzeko orduan. Faxismoa, matxismoa eta xenofobia, esanahiz hustutako hitz hutsalak arerioa desprestigiatzeko