Herriko Batasuna (9): Haurren hezkuntza

Haurren hezkuntza –

Gazteñoen etxea: “Gazt’etxea”

Haurren hezkuntza
Arg: RyanMcGuire

Gazteak eskolara joaten dira. Haurtzainek aktibitate gehigarriak antolatzen dituzte haurrei emateko esku-lanaren gustua eta Herriko Batasunaren alderako erantzukizunaren zentzua.

Naturalki mistotasunaren arazoa pausatuko da. Israeleko kibbutz batzuetan, haurrak, neskak eta mutikoak, elkarrekin etxe berean bizi dira hemezortzi urteraino eta beste batzue-tan bakarrik hamabi edo hamalau urteraino. Hemen biltzar nagusia libro izanen da berak sortzea lortu duen giroari hobekien egokitzen zaion soluzioa hautatzeko.

Dohaintasuna

Komunitateak haurrari doazkion gastu guziak bere kontu hartzen ditu: apairu, soineko, eskola gastu. Aldiz, haurrak burtsak jasotzen baditu, dirua komunitatearen kontura badoaz. Izatez hemen pausatzen da haurraren orientazioaren arazo biziki inportantea: nor da horren erantzule? Burasoek proposamenak egin ditzakete haurraren orientazioari buruz eta biltzar nagusiari dagokio horiek onartzea ala beste batzuk formulatzea. Bainan azken finean, batzar nagusiak du epaituko.

Iduriko luke komunitatea haurren ikasketa et heziketaren kontra aritzen ahalko litzatekeela Egiatan, komunitateak ikasketa egokiak kontseilatzeko eta zerbait proposatzeko izpiritu zabaltasun eta baliabide gehiago ditu isolatuak eta laguntzarik gabe ohi diren burasoek baino. Gehiago dena, Herri Batasunaren maila kulturalak ingurune sozialaren aurrerapena faboratuko du ikasketen bidez.

Galdera asko gogora datozkigu.

Zailtasun gutiago inportantea dena haurren soinekoen hautatzeari dagokio. Haurtzain nagusia da haurren beztitzearen erantzule. Beren abisua emanen eiki duten burasoen gustua kontuan hartzen du. Azkenean pertsona bakar batek haurrak beztitzen dituelarik desberdinki beztitzen ditu monotonia ekiditeko.

Hezkuntzaren ideologia

Ez eiki dugu ahanzten haurra badela den izaki malguena eta sentikorrena. Munduan gaindi, haren gainean aplikatu nahi diren eraginak askotarikoak dira: marxista leninistak, maoistak, castristak eta kristauak edo ñabardurak dauzkaten bitartekoak ere laikotasuna bezala [1]. Hemen batzar nagusiak bere izpiritu propioa proposatuko du. Baina Herriko Batasunean izpiritu hori seguraz ere komunitarioa izanen da, eta bertan inon baino gehiago garatuko den euskal kulturaz mukuru bustia izanen da [2].

Zer dugu ondorioztatu behar?

Herriko Batasunak proposatzen duen hezkuntza modua oraintxe aplikatua da 230 kibbutzetan zeinetan 80 000 pertsona bizi baitira. Sistema pikoan jartzeko mende erdi inguruko jarduna behar izan dute eta orain mundu guziko psikologoak eta soziologoak Israelera presaka badatoz erabilitako sistemak funtseraino estudiatzeko.[3]

Irakurle asko eszeptikoak geldituko dira. Ulertzen ditut nihaurk sentimendu berak ezagutu ditudalako. Baina ikusi behar zen, gogoetatu eta jujatu.

Ausartzen naiz gehitzera iruditzen zaidala hezkuntza sistema hori gabe Herri Batasuneko bizimodu komunitarioa ezinezkoa dela. Ongi koordinatutako aktibitate osaketa batek du eratzen Herrixkaren bizitza; eta Herriko Batasuneko kide diren burasoak familiako kezka anitzetik libratuak izan behar dira parte hartzeko alde batetik beren lan propioan eta bestetik batzar nagusiaren bileretan, komiteetan eta ekitaldi kulturaletan. Behartuak badira haurrak zaintzera edo arropen garbiketa egitera, ezin dute biziki nekez baizik osoki parte hartu ko-munitatearen bizitzan. Beti izanen dira behin behineko arazoak baina herriko batasuneko estruktura eta funtzionamenduak horrelakoak izan beharko dira non batasundarrak bertan aurkituko baitu bizimodu berezi hori hautatzera bultzatu duten motiboen asebetetzea. . Bestenaz aspertuko da eta logikoki dimisioa emanen du.

Zenbait ohar inportante

Ez gara ohituak hezkuntza metodo horiekin eta objekzio asko jiten zaizkigu burura. Erantzunen dut sarrienetariko batzuei. Burasoen eta haurraren arteko lotura afektiboa, haurtzainarekikoaren aldean ahul bilaka litekeelako beldurra arrazoiz izan dezakegu. Bakarrik esperientziak ahalbidetzen du kezka horri erantzun ahal izaitea; izan ere gertatzen da haurrek  beti  bereiziko dituztela arduradun den haurtzaina eta burasoak. Bestetik kibutzetan aita eta amarekiko lotura sentimentalak familia tradizionaletan bezain biziak dira. Beharbada, haurrak amaren gonetarik goizago askatuko dira baina hori ez da baitezpada gaizki.

Konturatu behar gara haurrak burasoekin biziko direla  hiru ordu egunero, larunbat arratsalde osoan eta igande osoan. Eta nola burasoak ez diren okupatuko ez apairuez ezta zuriketez ere, ordu horiek familiako bizitzari erabat kontsakratzen ahalko dituzte. Zorigaitzez gaur ez da horrela pasatzen familia tradizionaletan, batez ere biek lan egiten dutelarik; eta horregatik haurren hezkuntzak ondorio txarrak nozitzen ditu. Gaurko gure gizarte hau, lanez gainditua da, prestasuna lortzea zaila bilakatu da. Alta familiako bizitzari  eman behar diogun arreta giza premia da.

Haur batentzat, ingurune naturala bere familia da; baina ez ote da bere adineko haurrek osatzen duten ingurunea ere? haurra bakarrik bizitzen ahal da hiru urte artio, gero beste haurren lagunartea behar du bestenaz gaurko gizarterako egokitugabea bilaka liteke. Taldeko bizitza adin tipienetik ikasten da, giza portaerak plegu guti edo aski behin betikoak hartzen dituen arau.

Orain arte haurtzain edo errientsaz mintzatu naiz. Baina ez eiki da izanen gure mendiko herri tipietan errientsa gisa jausgailuz botaia izan zen lehenagoko pertsona hori. Gure haurtzaina Herriko Batasuneko  kidea izanen da eta bera ere ama familiakoa izan daiteke. Bakarrik haur talde baten erantzule da hezkuntzaren arloan eta horretarako formakuntza egokia jasoko du. Eta lan egiten duen talde tipi horretan, posible izanen zaio ematea hezkuntza bat haur bakoitzari egokitua.

Herriko Batasun batean haurtzain andana bat beharrezkoa da. Hauek beren haur propio bakarrez arduratu beharrean, besteen haurrez ere arduratu beharko dira. Beharbada amak ikasiko du horrela bere burua gainditzen eta bere haurrekin objektibokiago portatzen.

Baina hezkuntzan funtsezkoena da zein izpiritutan emana den. Izpiritu hori izanen da segurantza hoberena Herriko Batasunaren jarraipen eta etorkizunerako. Usu elkar gurutzatzen dugun komunitate horretan dena jakiten da. Burasoek begia dute korralean jostatzen ari den beren haurraren gainean eta handik pasatzean denbora hartzen dute musu bat emateko ere. Batzar nagusian solasak ugari dira hezkuntzari buruz zeren haurrak baitira Herriko Batasuneko pertsona pribilegiatuak. Burasoek usu hezkuntza haurtzainen erantzukizunaren gainean uzteko joera balukete; baina hemen berarekin kolaboratu beharko dute beren haurraren onura handienerako.

Metodo iraultzailea da dudarik gabe; baina badira instituzio paralelo jakin batzuk usu baldintza txarragoetan ibiltzen direnak. Gure haurtzaindiek, gure auzo euskaldunen ikastoleek, lizeoetako eta kolegioetako barnetegiek, instituzio horiek orok bizi modernoan beharrezkoak direnek, erakusten dute hezkuntzako metodoak eraldatzen direla ez baitezpada kontzepzio esfortzu noble baten eraginpean baizik eta ezinbesteko batzuen inpultsu itsuen eraginpean. Eraldaketa ez da menderatua eta hori biziki penagarria da.

Bizi kulturala

Komunitate bat ezin du biziraun bizi kulturala biziki sendorik gabe.

Aurreikusten dut kide gehienek formakuntza altua lortuko dutela; hemendik zeinbat urteren buruan Euskal Herriko elitea komunitate horretan aurkituko dela.

Kide orok, nahi badu, hautatuko duen arloan ikasketak segitzeko ahalbidea izan beharko du; edo arratseko kurtsoak segituz Herriko Batasunean berean, edo korrespondentziazko kurtsoak, edo Herriko Batasunetik kanpoan ere ikastaldiak segituz.

Estrukturak eraiki beharko dira bizi kultural hori faboratzeko. Kultur etxe batek, biblioteka, diskogailu baita magnetofonoa leuzkakeena  errola handia jokatuko du.

Gainera astean aldi bat edo bietan, filma emana izanen da jantokian. Herriko Batasunak bere antzerki taldea izanen du eta kanpoko taldeek ere hemen beren antzezlanak jokatzen ahalko dituzte.

Autobus bat eskuragarri izanen da batasundarrentzat konferentzia edo erakusketa interesgarriak izanen direla inguruan.

Dantza eta kantu taldeak sortuko eiki dira Euskal Herrian ohikoa den bezala. Hots konfiantza eduki behar dugu Herriko Batasunaren jenio sortzaileagan bizi kultural hori antolatu eta kudeatzeko. Bizi kultural horri esker, dira eratuko eta loratuko Herriko Batasunean existituko diren izpiritu joerak.

Kultur arduradunak, azpi komite espezializatu biziki aktibo batzuek lagunduta, du bizi kultural hori du.


[1] Hemen 68ko urtearen inguruan aktiboak  korronte politikoak zerrendatzen ditu. 

[2] Ordu hartan Latsaguen xede nagusia zen euskal jendea  EHan atxikitzea industriaren bidez batez ere. . Ez zuen oraindik  arrisku handirik ikusten euskararako.  Bainan artetan kontziente zen Herriko Batasuna euskararen egoera  sendotzeko aukera izango zela.

[3] Garai berean, mundu guziko psikologoak eta soziolaogoak Arrasatera ere presaka zihoazen Koopetatiben esperientzia aztertzeko.  

Haurren hezkuntza  Haurren hezkuntza  Haurren hezkuntza  Haurren hezkuntza  Haurren hezkuntza  Haurren hezkuntza

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude