Herriko Batasuna (7) (1969ko Beñat Laxaguen proiektua)
Beñat Laxaguen proiektua –
EGUNEROKO BIZITZAZ HERRIKO BATASUNEAN
Ikusiko dugu nola kideak bere behar pertsonalak asebetetzen dituen. Pertsona komuni-tatearen zerbitzuan izan behar da eta komunitatea pertsonaren zerbitzuan. Oreka harmonia-tsua xerkatu beharko da uneoro.
Indibiduoak aurkezten ditu bere eskaera propioak zeinak kondizio onenetan kontuan hartu behar baititugu. Eguneroko bizitzako arlo garrantzitsu batzuk gelditzen zaizkigu azter-gai, alegia, lana, beharrak, aisialdiak eta abar.
Lana
Herriko Batasunaren ezpirituan lana lehen lerroan jarria da.
Lan mota bera baino bertan gure baitako onena ekartzeko moduak du baloreen eskale-an eragiten. Adibidez garajean lan egiten duena ofizinan lan egiten duena baino hobeki kon-tsideratua izanen da bere lana kontzientzia gehiagorekin betetzen badu. Begi bistakoa da lanetik etor litezkeen bazterketak ekiditen entseiatzeko izpiritua badela. Herriko Batasuneko barne-diziplinaren printzipioz, bakoitzak onartzen du eskatua zaion lana: teknikari bat joan daiteke korralean jatsa pasatzera hori bada komunitatearen beharra momentu zehatz horre-tan; eta barne giro nagusiari esker ez da erridikulua sentitu beharko.
Arratsean, lanaren organizatzaileak biharamuneko egitaraua murruan jartzen du. Jene-ralki kideek lanpostu determinatu bat daukate beren ahalmenen araberan baina gerta dakieke beste lan batera deituak izaitea.
Batzar nagusiak ditu lan orduak finkatzen. Emaztekiek gizonek bezainbat lan ordu egin dezakete edo pixka bat gutiago.
Normalean Herriko Batasunak ez du soldatapeko langilerik kanpotik jinarazten; dena batasundarrek berek egin beharra dago. Kanpotik Kibbutzera etorritako langileria horrek sartu ohi du izpiritu bat komunitatearenarekin desegokia dena.
Berehalako beharrak
Jada ikusi dugu komunitateak kideak elikatu, aterpetu, arropa garbitzetik libratu eta berotzen zituela. Kide batzuek beren etxean jan nahi badute, jantokira jin daitezke apairua xerkatzera. Horrez gain, kafea, azukrea, esnea, ogia, txokolatea, fruituak eta ardo edo ziga-rreta kantitate jakin bat eskuragarri dira batasundarrentzat.
Soinekoei dagokienez, kideek jasotzen dituzte beren lanposturako behar dituzten lane-ko arropak: laneko blusa mekanikoarentzat, kostuma bat Parisera joaten den komertzialaren-tzat eta abar. Diru kopuru jakin bat esleitua zaio kide bakoitzari ateraldientzako behar duena erosteko. Komunitateak segurtatzen du egunkari baten edo biren harpidetza. Kolektibitateak tinbreak jarriko ditu letretan eta paketeetan.
Biribil komunitarioak izanen dira eta bakoitzak erabiltzen ahalko ditu baina erregailua bere gain harturik. Beste detaile garrantzitsu asko oraindik aztertzekoak daude.
Komunitatearen aurrekontuan, oinarrizko behar premiek daukate lehentasuna. Gainera, komunitateak kide guziei banatzen ahal die diru kopuru jakin bat “soldata” deituko dudana nahiz ez duen deus ikusteko usaian soldata deitzen dugunarekin.
Soldata
Zorigaitzez, gaurko Euskal Herrian langile sinple batentzat horrela definituriko soldata zerotik hurbil litzateke. Izango litzateke hilabete bakoitzaren bukaeran bakoitzak bankan edo aurrezki kutxan jar lezakeena. Baina Euskal herriko soldatapeko gehienak bizi dira egunean-egunean zeren ez baitute bestela egiten ahal.
Batasundarrak errezibitzen duenaren bilduma: Etxebizi-tza/ Elikadura/ Laneko arropak/ Askotari-koa/ Soldata.
Soldaten determinazioak sortzen ditu arazo biziki zailak. Eta puntu horren gainean ga-tazka asko sor litezke. Soldata berdina izan behar ote da batasundar guzientzat? Horrela ba-litz, Herriko Batasunak aplikatu beharko luke Kibbutzen berdintasunaren printzipio handia. Edo soldata-eskala bat erabili behar du batetik hirura edo batetik bostera? Horrela, hiruko indizioa laukanak jasoko luke bateko indizioak daukanak baino hiru aldiz gehiago. Eta indi-zioen eskala biziki zabala izan behar da edo biziki hertsia? Zein irizpideren gainean eskala asentatu behar da? Arduradunen ihesaren arriskuagatik, merezi du arazoa biziki serioski az-tertua izaitea.
Hautaturiko soluzioen arabera, Herriko Batasunaren ezpiritua asko alda daiteke. Herri-ko Batasuna abiatu baino lehen, erabakiak hartu beharko dira arlo horri buruz.
Errealitatean, Herriko batasunak ontasun kolektiboentzako inbertsio politika bat jarrai-tuki sustengatuko du. Existituko denean soldata nahikoa tipia izanen da. Ezberdintasunak hirutan edo lautan biderkatzen badugu ere, batasundarren artean izanen liratekeen ezberdin-tasunak ez litezke izan jasan ezinezkoak.
Beste diru sartzeak
Komunitateak bere gain hartzen ditu erabat mediku-gastuak, istripu eta eritasun segu-rantzak oro. Gero ikusiko dugu Herriko Batasunak bere gain hartzen dituela haurren estudio gastuak ere. Bainan, ordainez, familiek jasotzen dituzten familiako alokazioak komunitateari emanen dizkiote baita zaharren erretreta pentsioen bi herenak ere.
Urteko ariketaren kontua eta balantzea
Kapitala, materiala eta ontasun higiezinak Herriko Batasuneko kideen baltsako jabetza da. Kontabilitate bakar batek taldeko aktibitate guziak jarraitzea ahalbidetzen du. Beste edo-zein sozietatetan bezala, ariketa kontua jeneralki ez da defizitarioa izan behar ezta bilana negatiboa ere. Urte oro eginen da komunitatearen ontasunen ebaluaketa berri bat.
Erabakiak denen jakinean hartuko dira inbertsio politikari buruz, ekipamendu kolekti-boei, lantegiei, hezkuntzari eta soldatei dagokienez.
Kide berri baten onarpena
Sartu berriak lehenik Herriko Batasunean hiru hilabetez lanean jardun beharko du eta bakarrik horren ondotik bere kandidatura pausatzen ahalko du. Bederatzi hilabeteren buruan batzar nagusiak kandidatura hori aztertuko du. Onartua bada kandidatua Herriko Batasunaren kidea bilakatzen da. Orduz geroz parte hartzen ahalko du biltzar nagusian, batzordeetan eta idazkaritzan. Onartzearen momentuan, batzar nagusiak kapital-ekarpen jakin bat eskatzen ahal dio. Ekarpena, komunitateak aitzineko urteetan bildu dituen etekinen araberan izanen da. Sartu berriak atxikitzen ditu bere objektuak, bere dirua eta jaraunsteko ahalbideak eta abar.
Kanporaketa
Satisfamendua ematen ez duen kidea biltzar nagusiaren aitzinean pasako da eta honek partitzeko agintzen ahal dio; edozein kide, gustatzen zaionean, Herriko Batasuna uzteko li-bro da; baina berriz itzultzeko bere kandidatura berriro pausatu beharko du. Atera den kidea egoten da urte batez aitzineko egitateen erantzule eta soilik epe horren buruan batzar nagusi-ak zor dion kapitala kalkulatua eta itzulia izanen zaio.