Hegoak ebaki banizkio
Hegoak ebaki banizkio –
Hegoak ebaki izan banizkio…
Ez zen nirea izango, inolaz,
ez ziren hegoak izango, moztutako horiek,
ez nizkioke aurkituko hegoak,
ez nekike zer moztu diodan ere,
edota ezer ere moztu ote diodan,
edota zer egin ote dudan…
Hegoak ebaki banizkio… gutxienekoz, gerora bada ere, zertan nabilen jakingo nuke…
Hegoak ebaki banizkio…benaz zer diren ere hegoak nekike gerora
Nork bere dituela, bere-bereak, jakingo
Bere-bereak bezain antzemanezinak,
Eta ebakiezinak,
betiko ebakiezinak…
Hegoak ebaki banizkio